Argitalpenak

Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2020
Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2020
Gaindegia,

Euskal Herriari dagozkion oinarrizko aldagaiak Europako estatuekiko eta estaturik gabeko erreferentziazko nazioekiko alderaketan. Demografia, ekonomia eta gizartea ataletan sailkatutako hogeitik gora adierazle biltzen dituen txostena deskargatzeko eskuragarria.

Last updated 3 mins ago

Etiketa orokorrak
[2020-05] Elikagai freskoen garestitzea eta erregaien merketze joera mantendu da
[2020-05] Elikagai freskoen garestitzea eta erregaien merketze joera mantendu da
Gaindegia,

2020ko maiatzean salneurriak aurreko hileko joeran jarraitu dute. Erregaien prezioen beherakada eta janariaren gorakada bere horretan mantendu da, eta iazko urtearekin alderatuta Hego EHko KPIk behera egin du bigarren hilabetez. Osasun krisia bete-betean ari da baldintzatzen salneurrien bilakaera udaberri honetan

Last updated 3 mins ago

Etiketa orokorrak
Azken bost hamarkadetako heriotza kopuru handiena erregistratu da apirilean
Azken bost hamarkadetako heriotza kopuru handiena erregistratu da apirilean
Gaindegia,

2.600 bat heriotza izan daitezke Euskal Herrian COVID-19ak eragindakoak. Koronabirusarekin kutsatutako heriotzen zenbaketak hutsune nabarmenak ditu, baita Euskal Herrian ere. Aldi berean, herritarren konfinamendu egoerak hilkortasuna murriztu egin du eta, horri esker, azken hiru hilabeteotako hilkortasuna ez dago 2015 edo 2017ko neguetan izandakotik hain urrun.

Last updated 3 mins ago

Etiketa orokorrak