Legezko oharra

·Esteka-politika

  • Beste batzuek beren web gunetik www.gaindegia.org web gunera egindako estekak

Beste batek bere web gunean Gaindegiaren web gunearekin esteka egiteak ez du esan nahi bi erakundeen artean instituzio-harreman edo merkataritza harremana dagoenik, ezta, Gaindegiak bertako edukiak edo eskaintzen dituen zerbitzuak onartzen dituenik ere.

  • www.gaindegia.org web gunetik beste batzuen web gunera jarritako estekak

Gaindegiak beste erakunde, elkarte, instituzio nahiz hedabidetako guneen estekak partekatzen ditu erreferentzia gisa erabiltzeko (Gaindegiaren laguntzaileak…).

Gaindegiak ez du estekatutako edukien ardurarik hartzen. Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu estekaren bidez sartzen den edukiek izan ditzaketen ondorioak.

·Jabetza intelektualaren eskubideak

  • www.gaindegia.org web guneko jabetza intelektualaren eskubideak eta bertako elementuen jabetza GAINDEGIArena da.
  • Web gunearen bidez emandako informazioa, jabetza intelektualari buruzko legediak babestuta dago, eta ezin daiteke kopiatu iturria aipatu edo baimena eskatu gabe.

·Web guneko informazioa

  • Web gunearen helburu nagusienetako bat, ahalik eta erabiltzaile gehienengana heltzea da. Testuinguru honetan, Gaindegiak baimena ematen du informazioa beste erabiltzaile batzuengana berriz zabaltzeko, iturria aipatzen baldin bada: “Iturria: Gaindegiaren web gunea: www.gaindegia.org”
  • Gaindegiak ezin du bermatu eskaintzen den informazio guztia egokia denik, ezta egokiro eguneratuta dagoenik ere, baina ahalik eta azkarren konpondu eta zuzentzeko beharrezko ahalegina egingo du eta hura erabiltzaileari jakinaraziko dio.

·Erantzukizuna mugatzea

  • Gaindegiak ez du erabiltzaileak web gune hau edo edukiko informazioa erabiltzetik ondorioztatutako kalte edo galeren erantzukizunik hartzen.


Under Creative Commons License: Attribution