Skip to main content

Euskal Herriko Atlasa berritu du Gaindegiak

www.atlasa.eus gunearen azpiegitura teknologikoa berritu du Gaindegiak, Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria erabiltzaileentzat irisgarriagoa eta erabilterrazagoa eginez.

Ataria 4 modulutan banatuta dago:

  • Demografia
  • Ekonomia
  • Gizartea
  • Ingurua

Horietako bakoitzean, erabiltzaileak adierazle anitz kontsulta eta deskarga ditzake, hala nola, biztanleria, langabezia tasak, I+D gastua, industria ekimena, emakumeen jarduera tasa edo autopista dentsitatea. Gainera, zein lurralde eremuren gaineko informazioa eskuratu nahi den ere erabaki daiteke: udalerri mailakoa, eskualdekoa, herrialde mailakoa edota Euskal Herria Europa mailan.

Datuen jatorria estatistika institutu ofizialetatik eratorria da eta hainbat kasutan, Gaindegiak, metodologia bateratu baten bitartez zenbait datu kalkulatu ditu lurralde eremu desberdinentzako.

Gaindegiaren izaerari lotuta, Atlasaren helburua zerbitzu baliagarria eskaintzea da Euskal Herria zertan den eta hobeto ezagutu nahi duen ororentzat. Informazioa kontsultatzeaz gain, edonork deskarga ditzake plataforma elikatzen duten datu-fitxategiak.

www.atlasa.eus