Biztanleria biltzen eta basamortua hedatzen
Last updated 3 mins ago
Last updated 3 mins ago
50.000 biztanletik gorako udalerrietan bizi da biztanleriaren %39,1. Gure lurraldea nolakoa den kontuan hartuz, horrek esan nahi du Hegoaldeko hiriburuetan kontzentratzen dela biztanleria, edo Bizkaia eta Gipuzkoaren kasuan, hiriburu administratibotik hurbil dauden udalerri handietan (Barakaldo, Getxo eta Irun). Ohartzekoa da, hala ere, hiririk handienetan bizi den populazioa %1 jaitsi dela azken hamarkadan.
Last updated 3 mins ago
Joan den martxoaren 31n, larunbatarekin, euskal herrialde desberdinetako 30 eragile ekonomiko eta sozial bildu ziren Bidarraiko Herriko Etxean.
Zazpiak Bat Harreman Sarea elkarteak sustatutako bilkura izan zen. Sare honen xedea euskal eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremanak sustatzea da, mugaz gaindiko harreman profesional eta sozialak batez ere.
Baionako Merkataritza Ganbarak kaleratu berri ditu Iparraldeko ekonomiaren egoera aztertzen dituen txosten bi. Florence Bidegain-Bidaury Baionako Merkataritza Ganbarako Komunikazio Teknikariak txostenak utzitako emaitzen inguruko hausnarketa egiten du. Analisia frantsesez irakur daiteke ondorengo estekan. Aztertutako txostenetako bat Dynamiques économiques da.
Last updated 3 mins ago
Euskal Herrian emakumeen enplegu tasa Europako Batasuneko erregioen bataz bestekoaren pare dago, baina lurralde aurreratuenetatik urrun gabiltza oraindik
Last updated 3 mins ago
2011 urtean emakumeen enplegu tasa %2 emendatu da, INE eta INSEEren datuak kontuan hartuz. Honek emakumeen enplegu tasa, iturri ofizialen arabera, %64,3 eta %64,6 inguruan jartzen du. 2008 urtean gertatutako galera txikiaren eta 2009ko gainbeheraren ondoren joan den urteko datuek adierazten duten emakumeen enpleguak gora egiten jarraitzen duela.
Last updated 3 mins ago
Juan Carlos Longas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da eta ongi ezagutzen ditu Nafarroa Garaiko ekonomiaren gora beherak. Ekonomia urbanoan eta erregionalean lan egindakoak Xabier Lekuona kazetariaren galderak erantzuten ditu Gaindegiarentzat.
Last updated 3 mins ago
Joseba Felix Tobar-Arbulu, Doktorea Ingeniaritzan
Noizean behin irakurtzen dugu Euroguneko arazoek azkenean irtenbidea izan dutela. Baina irtenbide emaileek ez dute onartzen Euroguneko arazorik funtsezkoena finantza-arkitektura akatsez beteta dagoela.