Pobrezia eta nazio ikuspegia
Gaindegiak pobreziaz emandako datuak, EUROSTATen metodologia aplikatuz kalkulatua, zalaparta sortu du hedabideetan, bai eta metodoaren egokitasunari buruzko iritzi desberdinak ere.
Last updated 3 mins ago
Gaindegiak pobreziaz emandako datuak, EUROSTATen metodologia aplikatuz kalkulatua, zalaparta sortu du hedabideetan, bai eta metodoaren egokitasunari buruzko iritzi desberdinak ere.
Last updated 3 mins ago
Iraupen luzeko langabezia urte betetik gora langabezian emateari deitzen zaio. Adierazle esanguratsua da, lan merkatuaren ezaugarriak agerian uzten dituelako. 2009. urtetik hazkunde handiak izan ditu iraupen-luzeko langabezia-tasak, hala ere, 2011n hazkundea baretu egin da.
2011n EUSTATen arabera iraupen-luzeko langabezia-tasa %4,66koa izan zen, aldiz INEren arabera %5,53koa eta EUROSTATen kalkuluen arabera, %3,32koa.
Iraupen luzeko langabezia nozitzen duten pertsonen kopurua EUSTATen arabera 69.797koa da eta INEren arabera 82.810koa.
Last updated 3 mins ago
Mixel Berhokoigoin, EHLGko Lehendakaria
Paul Nicholson, EHNE Bizkaiako kidea
Prointer, Moderna, Gauzatu… internazionalizazioa bultzatzeko programa ugari dituzte martxan euskal administrazioek. Krisiaren ondorioz, nazioartekotzea beharrezkoa jotzen dutelako adituek. Euskal enpresak ere hasi dira, pixkanaka-pixkanaka, pausoak ematen.
Last updated 3 mins ago
I+Gn egindako gastua BPGrekiko Euskal Herria eta Europako Batasuneko testuinguruan, 2010

Euskal Herriak bere BPGren %1,97 gastatu zuen I+G jardueretan 2010ean. 2009an lortu zuen lehenengoz Europako Batasuneko batez besteko mailara iristea, (BPGren %2,01).
Last updated 3 mins ago
Ekonomiaz aldizkariaren 79. zenbakian kooperatiben bilakaeraz hausnartzen da 10 artikulu desberdinetan. Aztergaiak askotarikoak dira, besteak beste, Mondragón Taldeak egungo krisiaren inguruan hartu duen estrategiaz edo euskal erakundeek kooperatibismoaren inguruan jarraitutako eta aplikatutako politikak, esate baterako.
Last updated 3 mins ago
I+Gan Euskal Herrian egindako gastuak hazkunde egonkorrari eutsi dio azken hamarkadan. Bizi ditugun aldaketa garai hauetan ikerketa eta garapeneko ahalegina handitzen jarraitzea ezinbestekoa da gure gizartea eta ekonomia garai berrietara egokitzeko. Edonola ere, hazkundea ezkorra da 2009 urtearekiko, arretaz jarraitzeko datua.
Last updated 3 mins ago
Artzainak taldeko burua eta Mauleko alkate den Michel Etchebest-ek Euskal Irratietan emandako elkarrizketan egun Ipar Euskal Herriko lurralde garapena eta ekonomia baldintzatzen dituzten auziak aztertu eta bere iritzia ematen du (30. Minututik aurrera). Biziki interesgarria Ipar Euskal Herrian egun aktualitatea zertan den jakiteko.
Gaindegiak ere elkarrizketatu zuen Michel Etchebest Euskal Herriko erronka ekonomiko eta sozialen inguruan.
Gazta egiteko baliatzen den esnearen prezioak gatazka aipagarria eragin du Ipar Euskal Herrian. Salneurri baxuek eta ekoizpen osoa erosteko konpromisoari huts egiteak ekoizleak etorkizunari begira jarri ditu. Zer egin etorkizunean gazta ekoizleen prezio ezarpenari aurre egiteko? Bertako ekoizpena eta kalitatearekin engaiatutako gaztandegia eraikitzeko erabakiak aro berri bat zabalduko du Iparraldeko esnearen industrian ez ezik baserritarren estrategia komertzialean.
Last updated 3 mins ago