Euskal lurraldeak Europar Batasuneko erregiorik ekoizgarrienen artean
Last updated 3 mins ago
Last updated 3 mins ago
Euskal esportazioen bilakaera positiboa izan da 2010 eta 2011 urteetan. Edonola ere, ezin ahantzi 2008 eta 2009an behera egin zutela, eta 2011 urteak hazkunde positiboa izan bazuen ere (%15,1) 2010ean (%23,5) baino apalagoa izan zela.
Honela, egun Hego Euskal Herriko ekonomia gero eta irekiagoa da, ez ordea, Ipar Euskal Herrikoa, non oraindik ere bere enpresentzat Frantzian dagoen bezero ia bakarra.
Last updated 3 mins ago
Antxon Lafont, enpresaria, luze eta zabal Gaindegiari eskainitako elkarrizketa batean Euskal Herriko etorkizunaz mintzatu zen. Jorratutako gaien artean, finantza erakundeen geroa, menpekotasun energetikoak, azpiegiturak, gizarte politikak, ikerketa eta garapena... daude. Joxerra Bustillo kazetariaren gidaritzapean, Lafont-ek Euskal Herria: erronka sozioekonomikoak liburuan parte hartu zuen beste 12 elkarrizketaturekin batera.
Kutxen fusio aroa amaitzera doa eta azken orduan Nafarroako Kutxak (CAN delakoa) Caixabank-ekin egin du tratua. Berriro ere, Patxi Zabaletak Gaindegiaren ekitaldi batean aipatutako Jesus Aizpunen araua beteko da, Nafarroa edonorekin bere senideekin izan ezik.
Elkartzenek pobreziaren muga BPG per capitan oinarritzea exijitzen du, aberastasunaren banaketa justua helburu izanik. Pobreziaren muga BPG per capitaren %37,5a izan behar dela dio (963€ x 12 hilabete, 2012. urtean). Neurgailu horren arabera, gaur egun, Euskal Herriko 900.000 pertsona muga honen azpiko diru-sarrerekin bizi dira.
Last updated 3 mins ago
Kutxabank-eko lehendakariordeak, Xabier Iturbe, uko egin zion Espainiako Bankuko gobernadorearen proposamenari, Kutxek bertako enpresetan duten parte hartze finantzarioari uko eginez gero, bertako enpresak deslokalizatu eta kontrola galtzeko arriskua dagoelakoan (Jatorrizkoa espainolez). Ikus Noticias de Gipuzkoan.
Last updated 3 mins ago
Last updated 3 mins ago
EUROSTATen neurgailua aplikatuz Euskal Herriko hamar biztanletik bat (300.000) pobrezian edo pobrezian erortzeko arriskuan dago EUROSTATen datuen arabera (2010 urteari dagozkio). Irakurri hemen pobrezian erortzeko arriskua kalkulatzeko metodologia oharrak.
Last updated 3 mins ago
Elvira Méndez eta Antonio Estellak sinatzen dute "El caso islandés" (Cinco días) izeneko iritzi artikulua (jatorrizkoa espainolez). Egileek Islandiak finantza krisialdi larriak eragindako egoerari burujabetasuna erabiliz nola erantzun dioten azaltzen dute.
Last updated 3 mins ago
“Ekonomia da, artaburua!" Bill Clinton hautagai demokrataren James Carville aholkulariak bota zuen, 1992. urteko hauteskunde-kanpaina arrakastatsuan, gerora famatu egin den esaldia. Kanpaina horrek Etxe Zuriko Bulego Obalera eraman zuen Arkansasko gobernadorea zena, eta handik atera zuen George Bush aita, Ameriketako Estatu Batuen kanpo-politikaren ikur izan ziren Gerra Hotzaren amaierari edo Pertsiar Golkoko Gerrari begira zegoena, behar adinako arretarik jarri gabe herritarren eguneroko bizitzako arazoei eta beharrizan larrienei.