Eta, euroa lehertuko balitz zer?
JOSEBA BARANDIARAN, Ekonomialaria
Galdera erraza; erantzunak baditu bere zailtasunak. Ekonomia fikzioa dakart gaur.Teoria: herrialdeak, arrazionalak badira, euroan jarraituko dute urtez urte eta betiko, baldin eta soilik baldin ikusten badute etorkizun hobea dutela orohar Euroguneko kide gisa, eurotik aterata baino (aldaketak dakartzan kostu guztiak kontuan hartuta). Eta arrazonamendu horrek, noski, berdin balio du periferiako Grezia nahiz erdiguneko Alemaniarentzat.