2020ko lehen hiruhilekoan Euskal Herriko langabezia tasa %8,49koa da (INE). Gaur argitaratutako datuak egungo egoera baino osasun larrialdi aurreko egoeraren isla dira, amaitu berri den ziklo baten itxiera gisa ulertu beharrekoak. Ziklo honen azken txanpak langabeziaren gutxitzea ekarri du, baina gogoz kontra lanaldi partzialean zirenen kopurua paretsu mantendu du.
Langabezia tasa %8,9koa izan da 2019ko azken hiruhilekoan. Azken hiruhilekoko datuek %8,77an finkatzen dute Euskal Herriko langabezia tasa 2019an (INE), aurreko urtean baino puntu bat azpitik. 2019 urtean 14.000 bat langabetu gutxiago eta 6.900 pertsona aktibo gehiago zenbatu dira (INE).
Eusko Ikaskuntzak EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko Ongizate sistemen eta politika publikoen alderatzea egin du Gaindegiarekin eta SIIS Dokumentazio Zentroarekin lankidetzan. Lurraldeen arteko konparazioa eta elkar ezagutza ahalbidetu nahian, mugaz gaindiko lanean interesa duten eragileentzat tresna baliotsua izan daiteke.
400.700 euskal herritar bazterketa soziala pairatzen dute, Europa 2020 estrategiako indikadoreen arabera. Euskal Herrian muturreko pobrezia indartu egin da, eta 2020 urtean, azken hamarkadan egituratzen joan den dualizazio sozialean sakontzeko arriskua dago.
2019ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %8,82koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,56 puntu handiagoa. EUSTATen arabera, ordea, langabezia apaldu egin da azken hiruhilekoan (-0,11). Halere, Euskal Herriko langabezia-tasa zifra paretsuetan kokatzen du (%8,81).