Euskal Herriko langabezia-tasa %8,82raino igo da

Langabezia tasa Euskal Herrian

>2019ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %8,82koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino 0,56 puntu handiagoa. EUSTATen arabera, ordea, langabezia apaldu egin da azken hiruhilekoan (-0,11). Halere, Euskal Herriko langabezia-tasa zifra paretsuetan kokatzen du (%8,81).

Langabezia tasa Euskal Herrian

>Azken hiruhilekoan langabezia-tasa jaitsi egin da Gipuzkoan (-0,94; INE). Ipar Euskal Herrian leunagoa izan da jaitsiera (-0,07). Aldiz, Araban (+2,19; INE), Bizkaian (+1,13; INE) eta Nafarroa Garaian (+0,61; INE) nabarmen egin du gora langabeziak. EUSTATen arabera, ordea, langabezia apaldu egin da Bizkaian (-0,90) eta hazi Araban (+0,40) zein Gipuzkoan (+0,30).

Langabezia tasa Euskal Herrian, bilakaera

>Oro har, bi iturrien emaitzak ez datoz bat biztanleria aktiboak zein langabetu gordinen kopuruak azken hiruhilekoan izan duten bilakaerari dagokionez: EUSTATek Euskal A.E.ko pertsona aktiboen igoera (+4.000) eta langabetuen jaitsiera (-3.200) gertatu dela aditzera ematen du. INEk, ordea, pertsona aktibo gutxiago (-9.500) eta langabetu gehiago (+5.600) dagoela adierazi du. Modu batean ala bestean, bat datoz langabezia-tasan.

Langabezia tasa Euskal Herrian, bilakaera

>Joerak alde batera, Bizkaiak du langabezia-tasa altuena (%10,87; INE). Hala berresten du EUSTATek ere. Ostera, Gipuzkoak eta Ipar Euskal Herriak dute langabezia-tasa apalena.

Langabezia tasa Euskal Herrian, EB-28rekin alderatuta

> EB-28an ere langabezia-tasak behera egin du azken hiruhilekoan (-0,11), behin-behineko datuen arabera. Hala, Euskal Herriko langabezia-tasak EB-28koaren gainetik jarraitzen du (+2,7 puntu; INE). Horren arabera, aurreko hiruhilekoan baino handiagoa da bien arteko aldea.

 

AttachmentTamaño
PDF icon gng_po-2019-10-24-eh_langabezia.pdf245.55 KB