Argitalpenak

Antton Lafont aitortza ekitaldi hunkigarria 2025/12/11
Antton Lafont aitortza ekitaldi hunkigarria 2025/12/11
Gaindegia,

Astroak lerrokatzen joan ziren, gure Antxon Lafont-en aintzatespen-ekitaldia, hura hil eta urtebetera, espero genuena bihurtu zen arte, hunkiberatasun kolektibo sanoko ariketa bat. Testu honekin batera, ekitaldiko une batzuk jasotzen dituzten irudiak doaz. Iazko abenduaren 11n izan zen, Ficoba bihurtu den mugaz gaindiko eremu horretan.

Berritasun informatibo bat ere izan zen. Gaindegiak bultzatuta, sari bat egongo da, Antton Lafont Saria hain zuzen ere, behatokiaren jarduera eremuaren inguruko ikerketa lan unibertsitario onenari, hau da, Euskal Herri osoko sozio-ekonomiari.

Last updated 3 mins ago

Nafarroako Adierazle Nagusia 2004-2024 Prentsa Oharra
Nafarroako Adierazle Nagusia 2004-2024 Prentsa Oharra
Gaindegia,

Gaindegiak aurkezturiko 2004/2024 txostenaren arabera

Nafarroako sozioekonomiaren datuek kohesioa transmititzen dute, Euskal Herriaren esparru orokorraren barnean

Last updated 3 mins ago

Nafarroako 2004-2024 Adierazle Galeria
Nafarroako 2004-2024 Adierazle Galeria
Iñaki Dorronsoso,

Hogei urte bete dira aurten GAINDEGIA sortu zenetik, eta 2020-2021eko mundu mailako osasun krisiak garai berrietara egokitu beharra ekarri digu guri ere. Hala, egokitzapen horretan dihardugu joan deneko bi urtean, eta, aurten, zerbait berezia egiteko eta GAINDEGIAren berpiztea profitatzeko, erronka jarri diogu geure buruari Zuzendaritza Batzorde berrian: hogei urte honetan sozioekonomiaren alorrean munduan gertakari benetan garrantzitsuak gauzatu direlarik (gero aipatuko ditudanak), bi hamarkadotako jarraipen estatistikoaren txostena lantzea.

Last updated 3 mins ago

Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2021
Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2021
Gaindegia,

Esku artean duzu Gaindegiak 2007 urteaz geroztik eguneratzen diharduen adierazle zerrenda. Egitasmo honen helburua egiturakotzat jotzen diren adierazleak Euskal Herriarentzat kalkulatu eta Europako lurraldeekin alderagarri egitea izan da urte hauetan.

Last updated 3 mins ago

Etiketa orokorrak