Osasun larrialdia: udalerri mugak eta bizitokitik kilometro bateko eremuaren bistaratzailea
Last updated 3 mins ago
Euskal Herria Adierazle sozioekonomikoen galeria 2026 Prentsa Oharra
Last updated 3 mins ago
Iñaki Dorronsoro Plazaola
Doluz da Gaindegia, bere lehendakaria hil baita, ia urtebeteko gaixoaldiaren ondoren. 2022ko urrian hartu zuen ardura nagusia eta geroztik behategiaren biziberritzearen palanka bilakatu izan da, iazko abuztuan gaixotasuna azaldu zitzaion arte.
Gaindegiaren familia zabala osatzen dugunon aldetik, agur eta ohore, lagun eta lankide eredugarria!
Last updated 3 mins ago
Gaindegia ebaluatzeko eta finantzatzeko "goi-bilera" instituzionala
Ekainaren 17an Bizkaiko Aldundiko Ekonomia sustatzeko Sailean Gaindegia ebaluatzeko “goi-bilera” instituzionala burutu zen, 2025. urtean burututako bilera emankorrei segidakoa emanez.
Behatokiaren barneko izendapenean “Gailurra” izena duen Batzorde honek Gaindegiaren lana sei hilez behin ebaluatu eta Gaindegiaren finantza-euskarriari laguntzea du helburu.
Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritza, Nafarroko Gobernua eta hiru aldundietako ordezkariak izan ziren bertan, Gaindegiako ordezkariekin batera.
Last updated 3 mins ago
Elkartaratzeak EHU ko fakultate ezberdinetan
Aste honetan, 3 elkartaratze egin ditugu EHU ko campus eta fakultate ezberdinetako irakasle eta ikerlariekin
- Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean
- Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean
- Donostiako Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean
Jaso dugun harrera txalotzekoa izan da 3 fakultateetan eta desiatzen gaude horrelako elkartaratze gehiago egiteko gure lana zabaltzeko asmoz.
Gaindegiatik Xabier Oleaga, Anjeles Iztueta eta Miriam Herrero izan dira
Last updated 3 mins ago
ALCk eta MonzonLab-ek antolatutako "Etorkizuneko Euskal Burujabetza" mintegian parte hartu du Gaindegiak
Martxoak 10ean, Bilbon, ALCk eta MonzonLab-ek antolatutako "Etorkizuneko Euskal Burujabetza" mintegian parte hartu du Gaindegiak.
GAINDEGIAk Euskal Herriko Adierazle Nagusien egitasmoa konpartitu du Anjeles Iztueta Batzorde Zientifikoko Koordinatzaileen eskutik. Erakunde eta Eragile askotarikoak parte hartu dute bertan.
Last updated 3 mins ago
Gaindegiako ordezkaritza DATAPASS (Muga eta Paisaiak) mintegian izan da
Urtarrilaren 23an Sarako Lur Berri aretoan burututako mintegiaren helburua DATA PASS (Muga eta Paisaia) berri hau eta eskualde mailako mugako paisaiaren ikuspegi "harmonizatua" aurkeztea, gai honen inguruan hurbilketak eta mugaz gaindiko lankidetza-proiektu berriak bultzatzeko.
Mintegi honen koordinatzailea Helene Larralde izan da, Gaindegiako Batzorde Zientifikoko kidea eta Gaindegiatik Olga Irastorza (Gaindegiak Iparraldean duen taldearen ordezkarietako bat), Anjeles Iztueta (Batzorde Zientifikoko koordinatzailea) eta Miriam Herrero (Idazkari Teknikoa) bertaratu dira.
Last updated 3 mins ago
Gaindegia ebaluatzeko eta finantzatzeko ‘goi-bilera’ instituzionala
Irudiek, Gaindegiaren kasuan-kasuko ordezkaritzak, Euskal Herriko erakunde nagusietako ordezkariekin izandako bilerei egiten diete erreferentzia. Esan behar dugu Gaindegiaren inguruan, gure historian mugarri bat izan den arren, Jarraipenerako Erakunde Batzorde bat sortu dela, gaur egun penintsulako bi gobernuetako ordezkariek osatua, Iruñekoak eta Gasteizkoak, bai eta Euskal Herriko Elkargoak kontinenteko lurraldean eta Hegoaldeko hiru foru aldundietako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) ordezkaritzek osatzen dute batzorde hori.
Last updated 3 mins ago







