EUSKAL HERRIKO langabezia datuak
Europan langabezia handiena bizi duten estatuekin berdintzen ari da Euskal Herria. Populazio aktiboaren % 16,4 eta % 14,6 artean dago langabezian EAErako aintzat hartzen dugun iturriaren arabera (INE ala EUSTAT). Bat zein beste hartu, azken hiru hilabete hauetan lan merkatuak izan duen bilakaerak Europako Batasunaren baitan dauden lurralderik eskasenen artean jarri gaitu. Estatuekin alderatuta, langabezia altueneko estatuen sailkapenean seigarrenak gara, Portugal (17,5) eta Eslovakiaren (14,6) artean. Aurretik ditugu Grezia eta Espainia (%27,2), Katalunia (%24,5) eta Kroazia (%18,6).
Last updated 3 mins ago

