Ekonomia da, artaburua! Carlos Etxeberri
“Ekonomia da, artaburua!" Bill Clinton hautagai demokrataren James Carville aholkulariak bota zuen, 1992. urteko hauteskunde-kanpaina arrakastatsuan, gerora famatu egin den esaldia. Kanpaina horrek Etxe Zuriko Bulego Obalera eraman zuen Arkansasko gobernadorea zena, eta handik atera zuen George Bush aita, Ameriketako Estatu Batuen kanpo-politikaren ikur izan ziren Gerra Hotzaren amaierari edo Pertsiar Golkoko Gerrari begira zegoena, behar adinako arretarik jarri gabe herritarren eguneroko bizitzako arazoei eta beharrizan larrienei.