Esnearen gatazka Iparralden, baserritarren ekimen enpresariala eta lurralde garapena
Gaindegia,

Gazta egiteko baliatzen den esnearen prezioak gatazka aipagarria eragin du Ipar Euskal Herrian. Salneurri baxuek eta ekoizpen osoa erosteko konpromisoari huts egiteak ekoizleak etorkizunari begira jarri ditu. Zer egin etorkizunean gazta ekoizleen prezio ezarpenari aurre egiteko? Bertako ekoizpena eta kalitatearekin engaiatutako gaztandegia eraikitzeko erabakiak aro berri bat zabalduko du Iparraldeko esnearen industrian ez ezik baserritarren estrategia komertzialean.

Last updated 3 mins ago

Euskal esportazioak gorantz bigarren urtez
Gaindegia,

Euskal esportazioen bilakaera positiboa izan da 2010 eta 2011 urteetan. Edonola ere, ezin ahantzi 2008 eta 2009an behera egin zutela, eta 2011 urteak hazkunde positiboa izan bazuen ere (%15,1) 2010ean (%23,5) baino apalagoa izan zela.

Honela, egun Hego Euskal Herriko ekonomia gero eta irekiagoa da, ez ordea, Ipar Euskal Herrikoa, non oraindik ere bere enpresentzat Frantzian dagoen bezero ia bakarra.

Last updated 3 mins ago

Antxon Lafont: "Interesekoak izango gara gizarte politiketan aintzindari eta erreferente bihurtuz gero"

Antxon Lafont, enpresaria, luze eta zabal Gaindegiari eskainitako elkarrizketa batean Euskal Herriko etorkizunaz mintzatu zen. Jorratutako gaien artean, finantza erakundeen geroa, menpekotasun energetikoak, azpiegiturak, gizarte politikak, ikerketa eta garapena... daude. Joxerra Bustillo kazetariaren gidaritzapean, Lafont-ek Euskal Herria: erronka sozioekonomikoak liburuan parte hartu zuen beste 12 elkarrizketaturekin batera.