Euskal Herriko enpresa demografia

Lan honekin Euskal Herriko enpresa demografia osotasunean aintzat hartzen duen lehen azterketaren ondorioak ezagutarazi nahi dizkizugu. Azterketak oinarri kuantitatiboa du eta ahalegin berezia egin dugu errealitate geografiko desberdinak azaleratzen. Bistan da gaiak azterketa are zabalagoa eskatzen duela aurrean ditugun erronkei erantzun eraginkorrak emateko. Gabezia horretatik, ordea, hemen bada lehen oinarri bat beste hainbaten ekarpenarekin osa daitekeena.

[EUSKAL MENDIKO EKONOMIA] Erreferentziazko irakurketa batzuk
[EUSKAL MENDIKO EKONOMIA] Erreferentziazko irakurketa batzuk
Webgunearen arduraduna,

Hile honetan, Gaindegiak Udalbiltzarentzat egindako txostenaren harira, Euskal Pirinioen egoeraz eta mendiko ekonomiaz orokorrean arituko gara.

Dagoeneko argitaratu dugun informazioari esker, baita infografia eta datuetan ere, Pirinioetako udalerrien arazo nagusiak ezagutu ahal izan ditugu.

Last updated 3 mins ago

#EuskalPirinioak: indarberritu beharreko euskal geografia
#EuskalPirinioak: indarberritu beharreko euskal geografia
Webgunearen arduraduna,

Gaur egun, Euskal Herria mundu mailan aberastasun mailarik handienetakoa duten lurraldeen artean izan arren, bere lurralde eremu zabal batek nekez ezagutzen du aberastasun horrek dakarren ongizaterik.

Euskal Pirinioak dira horren adibide garbia. Orografikoki lurralde eremu menditsuena izateaz gain, geografikoki hiriburu eta gune ekonomiko nagusietatik urrunen dauden udalerriek osatzen dute.

Last updated 3 mins ago

[BERRIA] 223.654 langabetu Euskal Herrian, 3.100 gutxiago 2013ko azken hiru hilean (INE)
Webgunearen arduraduna,

> EAE EUSTATen datuekin neurtuz, aldiz, Euskal Herrian 1.900 langabetu gehiago dago. Gaindegiak Euskal Herri osorako eginiko kalkuluen arabera, 2013ko azken hiru hilean 223.654 langabetu daude Euskal Herrian, 3.100 gutxiago aurreko hiru hilekoarekin alderatuta (INE). Herrialdeen langabezia-tasari dagokionean, Nafarroa Garaian eta Gipuzkoan jaitsi egin da langabetuen kopurua INEren arabera; gainontzeko lurraldeetan, ordea, igo egin da, eta Arabak du langabezia-tasa altuena (%17,5). Euskal Herriko langabezia-tasa EB-28n baino 4,7 (Hegoaldea INErekin) puntu altuagoa da egun

Last updated 3 mins ago

[IRITZIA] Laborantza Ganbararen eraginaz, Imanol Esnaola

Laborantza Ganbarak 9 urte bete ditu joandako asteburuan. Efemeride pozgarria zinez, eta dagokionak ospatu beharrekoa. Ez da, ordea, gogoeta honen helburua zorion mezuetan urtzea. Laborantza Ganbararen ibilbideak bere baitan ikasgai sakon bat eskaintzen digu Euskal Herria herri gisa egituratu beharrean sinistuta gaundenoi, laborariak izan zein ez.

[IRITZIA] Biztanleriaren inguruko alarmismoak alboratzen, Unai Martín eta Marta Luxán

Azken aste hauetan, jaiotzen inguruko datu berriak argitaratzearekin batera, zahartze demografikoa eta Euskal Herriko biztanleriaren balizko galera mintzagai ditugu. Sarritan aipatu dugun bezala, populazioaren egitura eta bere bilakaera gizartearen historiaren isla dugu, gure jendartearen eboluzioaren ispilu.

2014: Gaindegiaren 10 urteko ibilbidearen ospatzea
2014: Gaindegiaren 10 urteko ibilbidearen ospatzea
Webgunearen arduraduna,

Gaindegiak agur esango dio 2013 urteari. Urte emankorra izan da; gure asmoari jarraiki, Euskal Herriaren ekonomia eta gizartearekin zer ikusia duten hamaika gai jorratu dugu gure lan talde eta laguntzaileen artean.

Hainbat txosten kaleratu dugu, Hamaika Telebistarekin saio bat ere martxan jarri, baliabide grafikoak garatu ditugu (mapak, aplikazio dinamikoak...) eta datu sail berriak eskaini ditugu. Ezin ahaztu udan formazio eskaintza egin genuela edo hedabideetan guk jorratutako lanek oihartzun aipagarria izan dutela.

Last updated 3 mins ago

[DOSIERRA] Euskal Herria biztanleria galtzen hasi da
[DOSIERRA] Euskal Herria biztanleria galtzen hasi da
Webgunearen arduraduna,

Azken hamarkadetan bizitako hazkunde demografikoa etetear dago Euskal Herrian. Horixe diote, behintzat, argitaratu berri diren Hegoalderako datuek: biztanleria galtzen hasi gara eta hazkunde natural negatiboan sartzear gaude, hiltzen direnak jaiotzen direnak baino gehiago baitira. Hala, aurreikuspenei kasu eginez, hemendik 2020 urtera bitarte Euskal Herriak urtero 15.000-20.000 biztanle galdu ditzake, eta urtero 20.000tik gora 2023.eraino salto egingo bagenu.

Last updated 3 mins ago