 |
Bidasoa-Txingudiko hiritar, profesional eta enpresei aukera paregabea
eskaintzen die pertsona eta kapitalen zirkulazio askeak,
mugaren alde bateko zein besteko gizartearen eta ekonomiaren
ateak baitituzte zabalik. Baina Bidasoa ibaiaren alde bietako
sistema juridikoak ezberdinak izanik, zailtasunak ere ez
dira makalak. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak
argitaratutako gida honek traba horiei aurre egiten laguntzeko
helburua du, zailtasun horiek dituzten biztanleentzat laguntza
tresna bat izatea.
Sistema juridiko ezberdinen informazio eta oinarriak jasotzen
ditu horretarako, baina oso modu praktikoan antolatuta:
mugaz gaindiko esparruan planteatu daitezkeen egoera ezberdinak
planteatzen ditu, bakoitza galdera baten bidez, eta galdera
horiei erantzun zehatzak ematen dizkie, beti ere erantzun
integrala ematen saiatuz. Gida edo eskuliburu gisako argitalpena
da, informazio praktiko
hutsa biltzen duena. |
239 galdera zehatz planteatzen
ditu eskuliburuak,
eta bakoitzari dagokion
erantzuna ematen dio. Galdera
guztiak zazpi ataletan
daude banatuta, egoera ezberdinen
arabera. Hala, aurreneko
kapituluak, Europako
hiritar izanik, Gipuzkoan
lan egin eta bizi denaren
egoera planteatzen du, eta
egoera horretan sortu daitezken
galdera zehatzak jasotzen
ditu; bigarrenak, Europako
hiritar izanik, Frantziako estatuan lan egin eta bizi denaren
egoera, dagozkion galderekin; hirugarrenak,
Europako hiritarra izanik, Frantziako estatuan bizi
eta Gipuzkoan lan egiten duenaren egoera, dagozkion
galderekin; laugarrenak, Europako hiritarra izanik,
Gipuzkoan bizi eta Frantziako estatuan lan egiten
duenaren egoera, dagozkion galderekin; bosgarrenak,
egoitza Frantziako estatuan izanik, jarduera
ekonomikoa Gipuzkoan garatzen duten enpresak,
eta egoitza Gipuzkoan izanik, jarduera ekonomikoa
Frantziako estatuan Garatzen duten enpresak, dagozkion
galderekin; seigarrenak Gipuzkoan nahiz
Frantziako estatuan bizi eta mugaz bi aldeetan lan
egin, dagozkion galderekin; eta azkenak, erretiropentsioa
duten jubilatuak eta baliaezintasuneko edo
bizirauteko pentsioa duten pentsiodunak aztertzen
ditu, dagozkion galderekin.
Erantzun horietan egun mugaz gaindi bizi diren
hiritar, enpresa, eta profesionalen egoerak aztertzen
dira, indarrean dauden
araudietan aurreikusten
diren forma juridikoak
alderatu, eta argitalpenaren
amaieran,
arautegiak, formularioak
eta helbide
interesgarriak ere jasotzen
dira.
Alor horiek aztertuta
zenbait egoera
islatzen ditu, eta
honako alderdi
hauek jorratu, besteak
beste: forma
juridikoak, enpresak
sortzeko nahitaezko
tramiteak,
elkartearen estatutuak,
bazkideen
erantzukizuna, kapitala eta ezarpenak aintzat
hartuz. Tokian tokiko zergak, errentak, elkarteak eta jarduera
ekonomikoak ere jasotzen ditu, eta aitorpena aurkezteko betebeharra,
erregimen bereziak, izaera eta aplikazio esparrua,
eta zerga eskala aztertzen ditu. Horiez gain, lan kontratuak ere
aztertzen ditu, besteak beste, kostu, gizarte segurantza, pentsioak,
eta osasun laguntza aztertuz, eta sakon jasotzen ditu
osasun eta hezkuntza esparruko zenbait alor.
Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalek garatu dute gida, Bidasoa-
Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren baitan. Eusko
Jaurlaritza, Region Aquitane, Loborare Cosein, Bidasoa Activa
eta Baionako Merkataritza eta Industria ganberaren babesa du.
|