![]() |
Biztanleria eta lurraldea, ekonomia eta gizarte alorretako 10 adierazle esanguratsuren hautaketa bildu dugu +i data-ren azkeneko argitalpenean. Euskal Herrirako datuak nazioarteko beste lurraldeekin alderatzeko aukeraz.
Lehenengoz, Euskal Herrirako adierazle hautatu hauen 10 urteko bilakaera eskaintzen dugu eta Finlandiarekin erkatu.
Landutako adierazleak:

Biztanleria milaka Jaiotzak (1000 bizt.) Heriotzak (1000 bizt.) |
BPG biztanleko (EAPn, €tan) Enpresa inbertsioa (BPGren %) Kanpo saldoa (BPGrekiko %) |
I+Gko gastua (BPGren %) Zientzia eta teknologiako graduatuak (milako) Langabezia-tasa (EUSTAT) Pobrezian murgiltzeko arrisku tasa |

Datuen inguruko gogoeta Nekane Jurado ekonomialariaren eskutik.
Euskal Herria, gaur egun, kolokan dagoen
gizartea da, legez ezarritako kolokatasunean.
Biztanle gehienen —etorkinak, emakume
gazteak eta adineko jendea— bizi-baldintzen
kaskartze orokorrean, sektore
publikoak parte-hartze aktiboa izan du, lanmerkatua
eta gizarte-babesa desarautzeko
eta babesgabetzeko legeen bidez. Baina
errealitate hori ezkutuan geratzen da estatistikako
batez bestekoetan, hor ez baitira
desberdintasunen muturrak adierazten. Beraz,
Euskal Herriko egiturazko adierazleak
aztertu behar dira, barru-barrutik.
Krisi gorrian, dena den, ekonomia-adierazleek
dute garrantzia berezia. Azken hamarkadan
izandako BPGren hazkundearen ondorioz,
Euskal Herriko urteko errenta per
capita 33.014 €-ra iritsi da; Produktibitatea
langileko 72.361 € da, EBeko bataz bestekoa
baino % 29 handiagoa. Gure ekonomiaren
gaur egungo arazoa ez da produktibitate
txikia, baizik eta kontsumo urria.
Ikerketa eta garapenerako (I+G) gastua
BPGren 1,79% da.(...)Testu osoa argitalpenean. |
+ i data aurreko aleak:
- +i data 05: Adierazle Nagusien hautaketa
- +i data 04: Iparraldeko argazkia
- +i data 03: EBeko erregioen adierazleak
- +i data 02: Enpresa demografia
- +i data 01: Lan merkatua