+ i data

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte gaietako agerkari sintetikoa


05 Adierazle nagusien hautaketa

Biztanleria eta lurraldea, ekonomia eta gizarte alorretako 10 adierazle esanguratsuren hautaketa bildu dugu +i data-ren azkeneko argitalpenean. Euskal Herrirako datuak nazioarteko beste lurraldeekin alderatzeko aukeraz.

Lehenengoz, Euskal Herrirako adierazle hautatu hauen 10 urteko bilakaera eskaintzen dugu eta Finlandiarekin erkatu.

Landutako adierazleak:

Biztanleria milaka
Jaiotzak (1000 bizt.)
Heriotzak (1000 bizt.)
BPG biztanleko (EAPn, €tan)
Enpresa inbertsioa (BPGren %)
Kanpo saldoa (BPGrekiko %)
I+Gko gastua (BPGren %)
Zientzia eta teknologiako graduatuak (milako)
Langabezia-tasa (EUSTAT)
Pobrezian murgiltzeko arrisku tasa

Datuen inguruko gogoeta Nekane Jurado ekonomialariaren eskutik.

Begirada kritikoa Euskal Herriko ekonomia adierazleei

Euskal Herria, gaur egun, kolokan dagoen gizartea da, legez ezarritako kolokatasunean. Biztanle gehienen —etorkinak, emakume gazteak eta adineko jendea— bizi-baldintzen kaskartze orokorrean, sektore publikoak parte-hartze aktiboa izan du, lanmerkatua eta gizarte-babesa desarautzeko eta babesgabetzeko legeen bidez. Baina errealitate hori ezkutuan geratzen da estatistikako batez bestekoetan, hor ez baitira desberdintasunen muturrak adierazten. Beraz, Euskal Herriko egiturazko adierazleak aztertu behar dira, barru-barrutik.

Krisi gorrian, dena den, ekonomia-adierazleek dute garrantzia berezia. Azken hamarkadan izandako BPGren hazkundearen ondorioz, Euskal Herriko urteko errenta per capita 33.014 €-ra iritsi da; Produktibitatea langileko 72.361 € da, EBeko bataz bestekoa baino % 29 handiagoa. Gure ekonomiaren gaur egungo arazoa ez da produktibitate txikia, baizik eta kontsumo urria. Ikerketa eta garapenerako (I+G) gastua BPGren 1,79% da.(...)Testu osoa argitalpenean.

+ i data aurreko aleak:

  • +i data 05: Adierazle Nagusien hautaketa
  • +i data 04: Iparraldeko argazkia
  • +i data 03: EBeko erregioen adierazleak
  • +i data 02: Enpresa demografia
  • +i data 01: Lan merkatua