 |
Iparraldeko datu eguneratuak lortzea oso zaila
da. INSEE Frantziako estatuko estatistika eta
ikerketa ekonomikoen erakundeak oso lantzean
behin ematen ditu Iparraldeko udalerri guztietako
datuak, eta orain arte eskura ziren azkenekoak
1999koak ziren. 2009an, datu berriak
eman ditu erakunde horrek, 2006koak, eta horrek
Iparraldearen argazki eguneratuago bat egiteko
aukera eman du. Argazki hori atera du, hain
justu, Gaindegiaren Ipar Euskal Herriko argazki
sozio-demografikoa argitalpen honek, eta, ondorioz,
Euskal Herri osoaren ikuspegi bateratu
gaurkotuago bat irudikatzen laguntzen du.
|
INSEEk batutako azken datu horiek erakutsi
dute Euskal Herriko lurraldeetan antzeko arazoak
bizi dituztela,
eta, hortaz,
erronkak
ere bertsuak
izango direla. Ekonomia garatua
duen gizarte moderno
bat eta biztanleriaz zahartua
erakutsi dute azken datuek.
Landa eremuak husten
ari dira, gune urbanoak
handitzen, familia unitateen
tamaina urritzen, zerbitzuen
sektorea indartzen,
eta industria eta jarduera
tradizionalak ahultzen. Bereziki
kezkagarria
da eskualde euskaldunenak
husten
ari direla Iparraldean, belaunaldi gazte formatuak
kanpora joaten ari direla, eta egitura industriala ahultzen
ari dela. Datu horiek etorkizuneko erronkak zehazten
dituzte, eta lurraldearen etorkizuna nondik
eta nola landu behar den ulertzeko argibideak ematen
ditu.
Eneko Gorrik zuzendu du Gaindegiaren lana. Lontzi
Amado, Jokin Zaldumbide, Jean Joel Ferrand, Xabier
Harlouxet eta Xabier Itcaina izan ditu laguntzaile,
eta Solange Mariluz eta Imanol Esnaola izan dira
argitalpenaren arduradunak. INSEEk emandako datu
multzo handia irakurlearentzat eskuragarriagoa izateko
asmoz, modu sistematikoan antolatu dute lana,
eta informazio hautaketa handia egin dute. Lan deskriptiboa
da, ez da analisian murgiltzen, baina Iparraldeko
datuak inguruko lurraldeekin alderatzen saiatu
da: gehienetan Euskal Herri mailan, eta beste batzuetan
departamenduari edo eskualdeari
begira.
Informazio hori guztia zazpi ataletan
banatu dute. Aurreneko atalean, biztanleriaren
inguruko datuak jasotzen ditu lanak,
eta barnealdea husten ari dela eta
kostaldea gainezka dagoela erakusten.
Bigarren atalean, berriz, familia aztertzen
du. Iparraldean bikoteak nagusi
direla erakusten du, gero eta familia txikiagoak
daudela, eta, ondoren, nolako
elkartzeak dauden deskribatzen du. Hirugarren
atala formazioari dagokio: eskolatzean
emazteak gehiago dira, eta
hezkuntza maila altuena dutenen argazkia
dakar.
Laugarren atala biztanleriaren jarduna
aztertzera dator. Aktibitatea eta
enplegua aztertzen ditu, enpleguak eta jarduera,
sektoreka eta kategoria sozio-profesionalaren arabera, eta, besteak
beste, langabeziak gazteak, emazteak eta atzerritarrak
bereziki jotzen dituela argi uzten du. Bosgarren atalean, berriz,
enpleguaren gaineko datuak ematen ditu, eta lan baldintzak,
lan jarduna, emazteen egoera, eta lansariak aztertzen ditu.
Seigarren atalak enpresak ditu aztergai, eta haien dinamikotasuna,
langile kopuruak eta sektore batzuen pisua kontuan
hartzen ditu. Azkenik, etxebizitzaren atala jasotzen du zazpigarren
eta azken atalak: gero eta etxe gehiago dago, bereziki
bigarren etxebizitzak, eta etxebizitzen aintzinatasuna aztertzen
du.
|