Skip to main content

[2019/04/28] Hego EHko hauteskundeetako emaitzen mapa interaktiboa egin du Gaindegiak Berriarentzat

Espainiako Kongresurako azken hauteskundeen emaitza guztiak daude ikusgai Berriaren webgune bereziko mapa interaktiboan. Gaindegiak Berriarentzat egindako hauteskundeen atlasak bozketako emaitzak beste modu batera ikusteko eta lurraldeka konparatzeko aukera ematen du. Zenbakiei soilik begiratuta antzematen nekezagoa den informazioa adierazten du atlasak, eta emaitzak aldagai ezberdinen arabera filtratzeko aukerak medio, ñabardura berriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari: erabaki eskubidearen aldeko alderdien indarra eta banaketa, alderdiak zein udalerritan izan diren nagusi, non metatzen diren alderdi batzuek eta besteak, abstentzioaren geografia, eta abar.

Apirilaren 28ko hauteskundeetako Berriaren mapa interaktibora joateko sakatu hemen.

Eduki mota
Gai orokorra
Etiketa orokorrak