Euskal esportazioen %35,1ak Espainiar estatua du helmuga; Katalunia kanpo utziz gero, esportazioen %31ak. 2018 urtean euskal enpresek Espainiar estatu osoan 20.500 milioi euro fakturatu dituzte, behin-behineko datuen arabera. Kopuru nabarmena da baina azken bi hamarkadetako apalenetakoa ere bai: euskal ekonomiak nazioartekotzeko ahalegin handia egin du, gero eta gehiago saltzen du beste lurralde batzuetan. Era berean, Espainiako ekonomiak ez du krisi aurreko erosahalmenik. Bi osagai horiek medio euskal produktu eta zerbitzuen eskaintzak mendekotasun txikiagoa du Espainiako Erresumaren gorabehera ekonomikoen aurrean.
Milurteko berrian Euskal Herriko BPGren laurden bat Espainiar estatuari (Katalunia gabe) zuzenean lotuta egon da. Egun, ordea, Espainiar estatua helmuga duten esportazio fluxuak Euskal Herriko BPGren %17ra mugatzen dira.