Argitalpenak

Nafarroa Garaiko berrikuntzaren azterketa konparatiboa
Gaindegia,

Nafarroa Garaiko berrikuntza oinarri hartuz azterketa konparatibo bat eginez, populazio aktiboarekiko ikerketa alorrean lan egiten dutenen portzentajea oso altua da herrialde honetan Araba, Bizkai eeta Gipuzkoarekin alderatuz eta ekoizpen zientifikoari begira, beste horrenbeste gertatzen da. Irakurri, Cristina Bayona, Salome Goñi eta Javier Merino irakasleek egindako azterketa EKONOMIAZ 70 argitalpenean.

Last updated 3 mins ago

+i data-ren zenbaki berriak
Gaindegia,

+ i data argitalpenaren azken bi zenbakietan, alde batetik, ekonomia eta gizarte gaietako adierazle hautatuak Europako Batasuneko erregioekin alderatzen dira, eta bestetik, 2009an Iparraldeko zentsuen eguneraketen ondorioz Iparraldeko argazki berritua eskaintzeko aukera izan dugu. Ikus +i data 03 eta 04.

Last updated 3 mins ago

Berrikuntzako eskualde sistemak aztergai Ekonomiaz-en
Gaindegia,

Ekonomiaz aldizkariaren zenbaki berrian, berrikuntzako eskualde sistemak eta klusterrek duten pisua garapen ekonomikoan aztertzen du, Mikel Navarro irakasleak. Azterketa gaian sakontzen Mikel Gomez Uranga, Goio Etxebarria eta Jon Urrutia irakasleek BESen garapenetan zientzia eta teknologiako patenteen erabilera aldagaitzat hartuz, euskal industriaren sektorearen gaineko azterketa egiten dute. Irakurri EKONOMIAZ 70.

Last updated 3 mins ago

Hezkuntza erronkarik nagusiena azalaretzen ari diren sektoreekiko
Gaindegia,

Paradigma aldaketek aukera berriak sortzen dituzte. Euskal Herriaren erronka nagusia, etorkizunera begira, azaleratzen ari diren sektoreetan apustu egitean datza Pedro Luis Uriarteren ustez. Alta, honen ustez etorkizuna egungo errealitatearen azterketatik dator eta indargunea hezkuntzan beharko luke etengabeko aldaketan baikaude eta euskal gizarteak egoera horretan lehiatzen ikasi behar du. Noticias de Gipuzkoa egunkarian kaleratuta 4 artikuluetan, Pedro Luis Uriartek gaiaren inguruko bere hausnarketak plazaratzen ditu. Irakurri artikuluak.

Last updated 3 mins ago

GAINDEGIAREN OHARRA
Gaindegia,

Gaindegiako Zuzendaritza Batzordeak, ohiko deialdian bildurik, Noticias Taldeko egunkarietan argitaratutako albisteen aurrean honakoa adierazi nahi du:

(...)GAINDEGIAra biltzen garenon sentsibilitate sozial eta politikoak askotarikoak dira eta gure jarduera aniztasun horri leiala zaio.

Beraz, Gaindegia eragile politikoei dagozkien jarduera alderdikoiekin lotzen duen edozein informazio ez da zuzena, NOTICIAS TALDEKO albistea, adibide.

Irakurri osorik.

Last updated 3 mins ago

Arlo sozio-ekonomikoan euskara bultzatuz
Gaindegia,

Hizkuntza normalizatzearen aldeko lanean, Bretainiako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko ordezkariek hitzarmena sinatu dute. Sinatzaileak, Ziurtagiriaren elkartea, Ofis ar brezhoneg elkarte bretainarra eta 7dquatre Herrialde Katalanetako elkartea izan dira. Irakurri albiste osoa Sustatun.

Last updated 3 mins ago

EHko adierazle sozio-ekonomikoak aztertzeko jardunaldia
Gaindegia,

Euskal Herriko indize sozio-ekonomikoak Europako Batasunaren baitan aztertzeko asmoz, Gaindegiak, AZAROAREN 21ean, larunbata, jardunaldia antolatu du. Datu eguneratuak, lurraldekako azterketak eta informazio estatisikoa irudikatzeko herraminta aurkeztu eta azalduko da. Informazio gehiago.

Last updated 3 mins ago