Gaindegiako ordezkaritza DATAPASS (Muga eta Paisaiak) mintegian izan da

Urtarrilaren 23an Sarako Lur Berri aretoan burututako mintegiaren helburua DATA PASS (Muga eta Paisaia) berri hau eta eskualde mailako mugako paisaiaren ikuspegi "harmonizatua" aurkeztea, gai honen inguruan hurbilketak eta mugaz gaindiko lankidetza-proiektu berriak bultzatzeko.

Mintegi honen koordinatzailea Helene Larralde izan da, Gaindegiako Batzorde Zientifikoko kidea eta Gaindegiatik Olga Irastorza (Gaindegiak Iparraldean duen taldearen ordezkarietako bat), Anjeles Iztueta (Batzorde Zientifikoko koordinatzailea) eta Miriam Herrero (Idazkari Teknikoa)  bertaratu dira.