[ETB1] Azpimarra saioan, patenteei buruz
[ETB1] Azpimarra saioan, patenteei buruz
editore,

Euskal Herria oso ondo kokatuta dago Europan berrikuntza mailari dagokionez, baina gabezia handiak ditu patenteen erregistroan. Gurean,2010 urtean, 51,4 patente erregistratu ziren milioi bat biztanleko; Europar Batasunean, batez beste, 111 patente erregistratu ziren milioi bat biztanleko.
 

Last updated 3 mins ago

[ETB1] Azpimarra saioan, Euskal Herriko turismoaz
[ETB1] Azpimarra saioan, Euskal Herriko turismoaz
editore,

Hego Euskal Herriak 1.104.476 bisitari jaso ditu aurtengo udan, ekaina eta abuztua bitartean. Iparraldeko datuak ez dira argitaratu oraindik, baina iaz 400.969 lagun izan zituzten bisitan denbora tarte berean. Hori horrela, Euskal Herriak ez du turismorako duen erakarpena galdu krisia hasi zenetik.

Last updated 3 mins ago

Euskal Herria izeneko balio katea

Arcelor-Mittal korporazioak Zumarragan duen lantokiaren itxiera-mehatxua bizi izan dugu berriki. Gaiak ustekabeko bidea hartu du eta behin behineko konponbidea aurkitu badiote ere, itxieraren aipamenak berak zirrara handia eragin du. Itxiera horrek ez lekarke langabezia handiagoa bakarrik, errotik industriala den herri baten oinarria bera dantzan dagoela ikusarazten du.
 

Gipuzkoako Atlasa jaio da
Gipuzkoako Atlasa jaio da
editore,

Helburua Gipuzkoako datuak herritarren eskura jartzea da.

Bistaratzaile erraz batek adierazle sozioekonomiko ugari udalerrika, eskualdeka eta garapen agentziaka kontsultatzeko aukera ematen du: biztanleria, langabezia, errenta...

 

 

Last updated 3 mins ago

Eskozia eta Euskal Herria alderatzen
Eskozia eta Euskal Herria alderatzen
editore,

Eskozia eta Euskal Herriako gizarte eta ekonomiak ba al du antzekotasunik? Zein dira euren indarguneak eta ahulguneak? Bi herrien zenbait adierazle sozioekonomiko alderatu ditugu grafikoen bitartez.

Last updated 3 mins ago

[IRITZIA] Gazteak lanean

Gazteek lan merkatuan lekua izatea edo ez izatea "merkatu" delako horren baitan ez ezik, enpresa jabeen asmo, finantzaketa aukera, araudi eta lege nahiz politika publikoen baitan ere badago. Baina arretaz aztertuta, ikuspegi konplexuzale hori aitzakia ere izan daiteke. Izan ere, gurearen oso antzekoak diren ekonomietan, Danimarkan, Finlandian edo Alemanian, esaterako, gazteen langabezia %10aren azpitik dabil.

[TXOSTENA] Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian
[TXOSTENA] Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian
editore,

Gaindegiaren azken txostenak egungo lan merkatuaren egoera ikertu nahi du. Horretarako, Euskal Herri osorako adierazle anitz landu ditu, bai eta erreferente diren Europako herrialde nahiz erregioekin alderatu ere, Katalunia, Flandes edo Eskozia kasu. 

 

Last updated 3 mins ago