Skip to main content

Hauteskunde emaitzak klik eginez

Igandeko Hego Euskal Herriko hauteskundeen emaitzak kontsultatzeko mapa interaktiboa garatu du Gaindegiak Berria-rentzat. 

Berria-ren webgunean prest dago aplikazioa eta une honetan 2011 urteko emaitzak erakusten ditu. Emaitza hauek udalerriz udalerri nahiz herrialdeka ikus daiteke, baita alderdi politikoka ere. 

Igandean Gaindegiak lan berezia egingo du hauteskundeen emaitzak ahalik eta bizkorren kargatzeko. Behin-betiko emaitzez gain, eskrutinioa %30, %60 eta %100 dagoenean kargatuko ditu datuak.