Skip to main content

Ipar-data [159]

Gaindegiak, Ipar Euskal Herriko udalerri bakoitzerako 147 adierazlez osatutatako dosierrak osatu eta argitaratu ditu “Ipar-Data [159]” izeneko argitalpenean. Beraz, ahalegin berezia egin du udalerrien ezaugarri sozio-ekonomikoak ezagutzeko adierazle zerrenda askotarikoa osatzen, horretarako informazio iturri desberdinak aintzat hartuz.

Lan honen xedea eragile sozialen esku sakabanatutako informazioa bildu eta eskuragarri jartzea izan da. Izan ere, Ipar Euskal Herriak, aitortza instituzionalik ez duenez, udalerri bakoitzeko errealitatea zertan den ezagutzeko oinarrizko datu bildumak eskas dira gaur egun.

Lanaren egileak Txomin Poveda geografo urruñarra eta Asier Otxoa de Retana soziologoa izan dira.

Argitalpenaren ezaugarriak

Argitalpena 159 dosierren bilduma da, aipatu bezala udalerri bakoitzeko bana. 8 multzo nagusitan banatua dago eta guztira 147 adierazle biltzen ditu:

  • Demografia
  • Gizarte errealitatea eta bizi baldintzak
  • Jarduera ekonomikoa
  • Lurralde antolamendua eta hirigintza
  • Etxebizitza
  • Azpiegiturak eta zerbitzuen irisgarritasuna
  • Tokiko fiskalitate zuzena
  • Tokiko nortasuna eta joera politikoa

Halaber, udalerriko datuak aldi oroz beste lurralde maila batzuetako indizeekin batera eskaintzen ditu konparazionea egin ahal izateko. Hala nola herri elkargoa, zonalde funtzionala (kostaldea / bitarteko lurraldea / barnealdea), Ipar Euskal Herria eta zenbait kasutan baita Euskal Herriko datua ere. Adibidea: Zuraide/ Errobi herri elkargoa/ Bitarteko Zonaldea/Iparralde

Argitalpenak barne hartzen dituen txostenak datu-taulaz eta grafikoez osaturik daude.

Askotariko iturriak

Txostenak osatzeko baliatutako iturriak bat baino gehiago izan dira, esaterako INSEE (L'Institut national de la statistique et des études économiques) edo Pôle Emploi.

Ipar-data [159]