Skip to main content

Esportazioek eta inportazioek behera egin dute [2015eko 1.go hiruhilekoa]

2015eko lehen hiruhilekoko datuen arabera, Euskal Herrian esportazioak 9 puntu gutxitu dira aurreko hiruhilekoarekiko eta 2,8 puntu iazko tarte berarekiko. Inportazioek ere behera egin dute: aurreko hiruhilekoarekin alderatuta 6,1 puntu, eta iazko epealdi berarekin konparatuta 6,9 puntuko jaitsiera izan da.

Europar Batasunean, aldiz, esportazio zein inportazioek gora egin dute epealdi berean: 4,6 eta 2,2 puntu urte arteko hazkunde-tasan, hurrenez hurren.

Hego Euskal Herrian, sektoreei erreparatuta, urte arteko bilakaeran beherakada nabarmena izan da automobilgintzaren alorreko esportazioetan: 5,2 puntu murriztu dira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian eta 1,4 puntu Nafarroa Garaian. Era berean, azpimarratzekoa da Nafarroa Garaian elikagaien, edarien eta tabakoaren sektorean inportazioek izan duten 8 puntuko beherakada (xehetasun gehiago, hemen).

 

 

File attachments