Skip to main content

Euskal Herriko enpresa demografia

Lan honekin Euskal Herriko enpresa demografia osotasunean aintzat hartzen duen lehen azterketaren ondorioak ezagutarazi nahi dizkizugu. Azterketak oinarri kuantitatiboa du eta ahalegin berezia egin dugu errealitate geografiko desberdinak azaleratzen. Bistan da gaiak azterketa are zabalagoa eskatzen duela aurrean ditugun erronkei erantzun eraginkorrak emateko. Gabezia horretatik, ordea, hemen bada lehen oinarri bat beste hainbaten ekarpenarekin osa daitekeena.

Txostenean egin den ikerketa sakonaz gain, bi adituen analisiak ere jaso dira: ekonomian doktore den Anton Borjarena eta Baionako Merkataritza Ganbarako Malory Mouffle-rena.

Zenbait ideiaren laburpena:

Herrialdeka, Bizkaian dago Euskal Herriko establezimenduen gehiengoa (%32,4); Gipuzkoak (%21,5) eta Nafarroa Garaiak (%20,6%) jarraitzen diote, eta proportzio baxuagoa dute Lapurdik (%12,3), Arabak (%10,4) eta Nafarroa Behereak (%2). Azken lekuan Zuberoa (%0,9) dago.

Geografikoki, baina, gero eta jarduera ekonomiko eskasagoa duten zonaldeak agertzen ari dira, batik bat, Nafarroa Garaian eta Iparraldeko barnealdean, baina baita Arabako lautadaren inguruko eskualdeetan ere. Aldiz, Euskal Herriko bost hiriburuak barne hartzen dituzten eskualdeetan establezimenduen proportzioa gero eta handiagoa da: establezimendu guztien %81,1 alegia.

Establezimenduen tamainari dagokionean, Euskal Herriko ehun ekonomikoa osatzen duten establezimendu gehienak (%85,9) mikroenpresak dira (autonomoak ez dira kontuan hartu), %11,5 ertainak eta %2,5 enpresa handiak.

Sektoreka, 2012an ia lau establezimenduetatik bat zerbitzu sektorean dihardu (%72,8), %13,6 eraikuntzako sektorean, %11,6 industrian eta %2 lehenengo sektorean.

Euskal Herriko enpresa demografia