EH gida

EH Gida Euskal Herriko ekonomia eta gizarteko egitura osatzen duten erakunde eta zerbitzuen bilatzailea da. 4.500 erregistrotik gora jasotzen ditu guztira, 25 eremu baino gehiagotan: garapen agentziak, estatistika erakundeak, hezkuntza zentroak, merkataritza elkarteak, ikerketa eta teknologia zentroak, elkarte, elkargo eta kontseiluak...

7 lurraldeetako eragileak bildu eta eskura jartzea da erreminta honen helburua eta urtero gaurkotzeko konpromisoa du Gaindegiak.