Skip to main content

Inportazioak Euskal Herrian

Euskal Herriko merkataritza fluxuen saldoa positiboa da: esportazioek gehiago balio dute inportazioek baino. Izan ere, euskal industriek ekoizten eta atzerriratzen dituzten ondasunek balio erantsi handia dute, oso produktu espezifikoak diren aldetik. Baina inportazioetara itzuliz, Europako ia herrialde industrial orok duen gabezia berbera dugu: energia urria bezain ezinbestekoa da gurean.

Garesti erosten den lehengai honen gorabeherek erabat baldintzatzen dute euskal herriratzen diren produktuen merkataritza fluxuaren balioa. Beste herrialdeekin ditugun merkataritza harremanez hausnartzeko tartea ematen dute txosten honetako datuek, bai eta hornitzaileekiko dugun menpekotasunaz ere, energiaren alorrean eta beste jarduera estrategiko batzuetan.