GAIA: Euskal Herriko eskualdeen garapena eta nazio kohesiorako aukerak globalizazioaren garaian.
Zein urrats eta nola eman eskualdeen barne-artikulazioaren alde? Zein da ikuspegi formaletik hartu beharko litzatekeen eredu instituzionala eskualdeetan?
Posible al da eskualdeen arteko lankidetza eta osagarritasuna lortzea?
Gaindegiak, abenduaren 15ean, Euskal Herriko eskualdeak eta hauen garapen sozio-ekonomikoen aukerak aztertu eta eztabaidatuko ditu antolatu duen mintegian. Ikus egitaraua.
Gaiaren inguruko aholkularitza zerbitzuak murriztu diren honetan, mugaz gaindi bizi direnen arazo nagusienak konpondu eta ekiditeko Mondragon Unibertsitateak liburu bat kaleratu du. Besteak beste, lanbide nahiz gizarte aferei, mugaz gaindiko langileen errentaren gaineko zergaren inguru-mariak eta Bidasoaren beste aldean etxebizitza erosteko zein alokatzeko jarraitu beharreko prozedimentuei erantzun nahi die argitalpenak.
Azken 10 urtetan hiri hondakinen ekoizpena %17 hazi da Euskal Herrian, kontsumo nahiz ekoizpen gaitasunarekin batera. Euskal Herritar bakoitzak 1,4 kilo hiri hondakin sortzen ditu egunean. Bizkaitarrak dira zabor gehien pilatzen dutenak, urteko 552,797 kilo biztanleko. Beste muturrean, ekoizpen baxuenarekin Ipar Euskal Herritarrak dira, 404 kilo zabor ekoitziz. Berria, Harian, 2007/11/28.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Itsasmendikoi erakundeak eta Udalbidek bi urteko hitzarmena sinatu dute hegoaldeko laborantza nahiz itsasoko produktuak Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherean ezagutarazteko.
EUSKAL HERRIKO ESKUALDEAK ETA GURE GARAPEN SOZIO-EKONOMIKOA
Globalizazioaren aroan tokiko komunitateek eta ekonomiek duten eginkizuna aztertu egin behar da. Gero eta ozenago entzuten da estrategia lokala behar beharrezkoa dela inguru globalean kokatu eta garatu ahal izateko.
Testuinguru honetan zein aukera du Euskal Herriak?
Dagoeneko 83 euskal enpresak Txinako merkatuan lehiatzen dute. Berriki, MCC-k industriagune berria inauguratu du. Bertan, Wingroup-Dikar, Orbea, Orkli eta Oiarso kooperatibak lekua hartu dute eta etorkizunean, enpresa gehiago gehitzea espero dute. Loturak.
Iparraldeko kosta eta barnekaldeko loturen inguruko eztabaidan lurren erabileraren kudeaketa egokia beharrezkoa dela nabarmendu zuen Jean Jacquez Lasserre-k, Kontseilu Nagusiko presidenteak, enpresak, laborariak eta etxegintzak lur eskasiari eta honen prezio altuei aurre egin behar baitiote.
Berria, 2007ko azaroaren 11.