Etorkizunak planifikazio zorrotza eskatzen digu
Anjeles Iztueta Azkue, Matematikaria
[table id=32 /]Azken hamarkadako datuak ikusita nabaria da jaiotze tasak goranzko joera hartu duela, eta noski, eragina izango zuten azken urteetan horretara bideratutako gizarte laguntzak eta familia planak. Hala ere krisia dela eta hasiak gara beheranzko bidean. Nire ustez arreta gunea izaten jarraitu beharko lukete familia planak, guraso gazteak eskubidea dutelako eta Euskal Herriak beharrezko duelako bere iraupenean.
Last updated 3 mins ago
Etxebizitzen gaineko hipoteka sinatzea %23,5 jaitsi da Hegoaldean
2011n Hegoaldean 28.555 hipoteka eratze izan ziren, aurreko urtearekiko %23,5 gutxiago. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) aurreratutako datuen (behin-behineko) arabera 2011n hipoteka eratzeen kopurua nabarmen jaitsi da berriz ere. 2007rarte hazkundea positiboa izan zen baina beheranzko joera hartu zuen 2010eko salbuespenarekin (%7,2).
Last updated 3 mins ago
Euskal Herriko biztanleriaren %62,5a hiriburuetan edo hauen periferian bizi da
2011ko biztanleria datuen arabera, Euskal Herrian 1.671.244 pertsona bizi dira zazpi hiriburuetan edota hauen periferian (10 km-ko erradioan), hau da, guztizko biztanleriaren %62,5. Zazpi hiriburuen dentsitatea 2.299,6 biztanlekoa da km2-ko eta Bilbaon eta bere inguruetan pilatzen da dentsitaterik altuena, 8.540,0 bizt./km2. Dentsitate altua dute ere, Iruñea eta honen periferian (7.842,0 bizt./km2) eta Donostian eta honen periferian (3.027,4 bizt./km2).
Last updated 3 mins ago
Bikaintasunerako hiru ikerketa zentro berri
EHUk eta Eusko Jaurlaritzak, Ikerbasque Fundazioaren bitartez, hiru BERC ikasketa sare berri ipini dituzte abian. Ikerketa eta garapenean proiekturik bideragarrienak hautatu dituzte adituek eta Ikerbasque-ko zuzendariaren aburuz, Fernando Cossio, «Produkzioa, inpaktua eta itzulera ekonomiko zein soziala hobetzea da asmoa».
Last updated 3 mins ago
Iparraldeko udalerrien %81,1ean bozka abertzalearen presentzia altuagoa izan da 2012ko hauteskundeetan 2007koan baino
Euskal Herria aintzat hartzen ez duten alderdi politikoak nagusi izaten jarraitzen dute Nafarroa Garaian eta Iparralden
Last updated 3 mins ago
Iparraldeko udalerrien %81,1ean bozka abertzalearen presentzia altuagoa izan da 2012ko hauteskundeetan 2007koan baino
Iparraldeko hiru herrialdeetan berriki ospatutako legebiltzarrerako hauteskundeek utzitako argazkian Euskal Herria* aintzat hartzen duten bozka kopurua 2007koan baino altuagoa dela ondoriozta daiteke.
Last updated 3 mins ago
201.709 langabetu erregistratu 2011n Euskal Herrian
2011n zehar langabetu erregistratuen kopurua %8,4 hazi zen, 2010 urtean baino 1,4 puntu gutxiago. Guztira, Euskal Herrian, 201.709 langabetu erregistratu zenbatu ziren, 2010ean baino 15.563 pertsona gehiago.
Last updated 3 mins ago
Udalerrien %92,1ean nekazaritza-ustiategiak murriztu egin dira azken hamarkadan
Euskal Herriko 685 udalerrietan 37.090 nekazaritza-ustiategi biltzen dira nekazaritza zentsuen azken eguneraketek erakusten dutenez [Iparralde (2010), Hegoalde (2009)]. Azken hamarkadako datuak alderatzen baditugu 34.609 nekazaritza-ustiategi galdu dira Euskal Herrian, hau da, %48,3 murriztu dira.
Last updated 3 mins ago
Etxalde: nekazaritza iraunkorra
Etxalde, Euskal Herriko baserritar eta laborarien elkartean nekazaritza iraunkor baten alde lan egiten dute.
Last updated 3 mins ago
