%27,2 baxuagoa da errenta pertsonala barnealdean kostaldean baino Ipar Euskal Herrian
Iparralden, urteko errenta gordina pertsonako 16.830€koa da (2009), Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Frantziako Institutuaren arabera (INSEE). Azken hamarkadan (1999/2009), errenta pertsonalak %46,5eko hazkundea izan du (+5.339€) eta joera hori bera mantendu du 2006/2009 epealdian (+%6,9; +1.092€).
Horiek dira, besteak beste, Gaindegiak buruturiko azken ikerketak utzitako emaitzak. Jarraitu irakurtzen ondoko txostenean.
Last updated 3 mins ago
[IRITZIA] Gure langabezia, Imanol Esnaola, Gaindegiako Koordinatzailea
Radio Euskadin Espainiako langabeziaz aieneka ari dira goizeko tertulian lerro hauek idazten ditudan bitartean, atzerrira begira arazoa etxean izanda.
EUSKAL HERRIKO langabezia datuak
Europan langabezia handiena bizi duten estatuekin berdintzen ari da Euskal Herria. Populazio aktiboaren % 16,4 eta % 14,6 artean dago langabezian EAErako aintzat hartzen dugun iturriaren arabera (INE ala EUSTAT). Bat zein beste hartu, azken hiru hilabete hauetan lan merkatuak izan duen bilakaerak Europako Batasunaren baitan dauden lurralderik eskasenen artean jarri gaitu. Estatuekin alderatuta, langabezia altueneko estatuen sailkapenean seigarrenak gara, Portugal (17,5) eta Eslovakiaren (14,6) artean. Aurretik ditugu Grezia eta Espainia (%27,2), Katalunia (%24,5) eta Kroazia (%18,6).
Last updated 3 mins ago
237.243 langabetu Euskal Herrian, 7.200 gehiago hiru hilean (+0,7)
Last updated 3 mins ago
Etxebizitzen parkea nabarmen aldatu da 10 urtean
- 207.233 etxebizitza gehiago, + %16,0,
- Etxebizitza nagusiak %20,7 hazi
- Etxebizitza hutsak gutxitu, %10,4
- Bigarren etxebizitzak +%1,4 hazi, baina Ipar Euskal Herrian %34,3.
Last updated 3 mins ago
[IRITZIA] Aurreikuspenak, Imanol Esnaolaren eskutik
Europako Batasunak eta Nazioarteko Moneta Funtsak Espainiako Estatuari iragarritako aurreikuspen ekonomikoak datozen urteetarako aurrez esandakoak baino gogorragoak izango direla iragarri dute. Bizi dugun egungo egoera honetan herri gisa nola egin aurrera? Gogoetarako deia luzatzen du Imanol Esnaolak "Previsiones" izenburu duen testuan.
Lan merkatuko adierazleak eguneratuta www.atlasa.net atarian
Euskal Herriko ekonomia eta gizartearen Atlasean, www.atlasa.net, lan merkatuaren inguruko adierazle zerrenda eguneratuta eta eskuragarri dago. Adierazleok kontsulta daitezke udalerri, eskualde, herrialde eta nazio mailan. Datu taulak deskargatzearekin batera datuak mapan errepresentatu daitezke. Hurrengo eguneraketa tanda Europako erregio mailako adierazleak izango dira.
Last updated 3 mins ago
