[ANALISIA] Tokiko ekintzailetasunaz, Iñaki Peña
Azken urteotan krisiak astindu aurretik, Euskal Herrian maiz entzun izan dugu gure gizarte eta ekonomiak “bigarren transformazioa” ekin behar duela. Izan ere, euskal aditu eta agintari askoren hitzetan, fase lehiakor berri bateruntz abiatzeko urrats sendoak emateko garaia jada iritsi zen. Honen harira, erronkarik nagusienetako bat ezagutzan oinarritutako euskal ekonomi berri bat eraikitzea zen (Sociedad del Conocimiento), eta horretarako, lurraldearen eraldakuntza estrategikoki kudeatu beharra zegoen.


![[TXOSTENA] Euskal Herriko enpresa demografia](/sites/default/files/albiste-irudi/enpresa_demografia.jpg)

