Skip to main content

Formakuntza Euskal Herrian

Euskal Herriak, bere etorkizun ekonomikoa berrasmatzeko nahitaezko estrategian, ezinbesteko elementuak ditu berrikuntza (ez soilik teknologikoa) eta eskulan kualifikatua. Formakuntzak ematen du kualifikazio hori, eta zentzu horretan, zifrei begiratuz gero, bikain kokatuta gaude: biztanleria aktiboaren %49k ditu goi mailako ikasketak; hau da, unibertsitate titulazioa edo goi mailako Lanbide Heziketa. EBko batez bestekoa baino 17 puntu handiagoa da zifra hori. Suspertze ekonomikoaren atarian gauden honetan, eta Euskal Herrian abian den enplegu sorreraren testuinguruan, gaur egungo eredu ekonomikoak zer eskaintzen dien ondo trebatutako profesional hauei?