Skip to main content

MAPAK: mundua, norberaren arabera

kolaxBegirada adina ikuspegi eta ikuspegi adina mapa
daude: politikoak eta geografi koak, itsasokoak
eta lehorrekoak, mundu osokoak eta eremu
txikietakoak; nabigatzeko, azpiegiturak egiteko,
orientatzeko edo datuak islatzeko eginak;
azalerarekiko leialak, datuen arabera
desitxuratuak, artistikoak, turistikoak... Azken
fi nean, inguruaren interpretazioak dira, eta,
ingurua era askotara interpreta daitezkeenez,
mapak ere askotarikoak dira. Hori bai, haien
artean ez dago bakar bat ere akatsik ez duenik:
ez dago mapa perfekturik.

Horrela hasten da Elhuyarrek mapei buruz egin duen erreportajea. Bertan zenbait adituri elkarrizketa egin diote, besteak beste, Mikel Ayerstaran www.euskalgeo.net atariko arduradunari. Gaindegiak Euskal Herriko kartografia libre eskaintzeko sortu zuen webgune hau eta gaur egun hainbat geruza kontsultatu nahiz deskarga daitezke. 

Erreportajea hemen irakur dezakezu osorik: Mapak: mundua, norberaren arabera

Irratiko elkarrizketa entzuteko: Norteko Ferrokarrilean, euskalgeo atariaren inguruan