Estitxu Ugarte: "faktura propioa eta formazioa ezinbestekoak dira euskal garraiolarien etorkizunarentzat"
Estitxu Ugartek, HIRU Sindikatuko Komunikazio Arduradunak, Euskal Herriko garraio sektorearen egoeraz dihardu Gaindegiari eskainitako elkarrizketan. Euskal Herriko jarduera ekonomikoan tradizio luzea duen sektorea, garraioarena, estu eta larri dabil garraiolari autonomoek ezin baitute lehiatu garraio enpresa handiekin eta haiek ezartzen dituzten baldintzekin.