[IRITZIA] Lurralde lehia Ipar Euskal Herrian, IMANOL ESNAOLA
Ipar Euskal Herriko bataz besteko errenta barnealdean kostaldean baino %27 txikiagoa izateak (eta hein berean Baionakoa Bordele eta Parisekoa baino txikiagoa, %14,9 eta %48,5 hurrenez hurren) egiturako arazo bat jarri du agerian. Hots, lurraldeen arteko lehian nor den nor. Kostaldeko herritar multzoa barnealdekoa baino jendetsuagoa izateaz gain aberatsagoa ere bada, alta, bere inguruan egiten den guztia baldintza dezake, hasi lurra eta etxebizitzaren salneurritik eta segi garapen ekonomikoa sustatzeko estrategiaraino.