[Eduardo Malagon] Mendiko eskualdeen etorkizuna
Herrialde garatuetan, mendiko eskualdeak errealitate sozioekonomiko periferikoak bezala bilakatu dira. Aspaldidanik (eta are gehiago azken mendean), beraien ezaugarri geografikoek (orografia, altuera, klima, e.a.) mugatu dituzte erabat bere konexioak garapen ekonomikoaren zentro eta ardatz nagusiekin. Hori dela eta, garapen ekonomiko dinamika nagusietatik kanpo geratu izan diren eskualdeak dira, gainbeherakada mantso baina geldiezin batean murgildu direlarik.