Euskal Herrian ere emakumeen baldintza sozioekonomikoak eskasagoak dira gizonezkoenak baino. Hala gertatzen da, oraindik ere, Europako herrialde gehienetan; baina garrantzitsua da guk gure herriari erreparatzea, egitura auzia den aldetik, desberdintasun horiek non eta nola gertatzen diren ikusi eta zuzentzeko. Gaindegiak, martxoaren 8aren testuinguruan, Euskal Herriko zenbait datu eskaini nahi izan ditu emakumeen egoera sozioekonomikoa zertan den ezagutzen laguntzeko.