NAFARROA/EUSKAL HERRIA 2004/2024 txostenaren aurkezpena Iruñean
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde bat eta kontseilari bat hizlari izan zirelarik, Ana Ollo eta Mikel Irujo hurrenez-hurren, Gaindegiak Nafarroa/Euskal Herria 2004/2024 txosten estatistikoa aurkeztu du Iruñean burututako ekitaldi sozial arrakastatsuan. Administrazioa, unibertsitatea eta erakunde sozial zein sindikaletako ordezkariak bildu ziren ekitaldian. Euskal Herria osatzen duten hiru administrazio-guneen arteko kohesioa eta koherentzia, ikuspegi sozio-ekonomikotik, azpimarratu zuten hizlari desberdinek. Nafarroan nekazaritza eta Bizkaian industria nagusi izanaren irudi faltsua desegin dute hogei urteko estatistika datuek. Hain zuzen ere Nafarroa da gaur gauzkoz euskal lurralderik industrializatuena.