Iparraldeko ingeniari eskolak, Estiak, deialdia luzatu du
Gaindegia,

Estia Baionako ingeniari eskolak, lankidetzan Bilboko ingeniari eskolarekin diharduenak formazio proiektuetan, lantzen dituen hiru alor desberdinetarako (metalmekanika, informatika eta kirol eta itsas ingeniaritza) proiektu berriak aurkezteko deialdia ireki du azaroa bukaera bitarterarte. Xehetasunak.

Last updated 3 mins ago

Globalki lehiatzeko inbertsioa handitu
Gaindegia,

Euskal ekonomia sustatzeko Jaurlaritzak BPGaren %2,25 bideratu nahi du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzan. Datuek zer hobetua badagoela adierazten dute: hezkuntza mailan Euskal Herria Europako herrialde aurreratuenen pare dago, baina jakintza hori ez da patente kopuruan islatzen. Goi eta ertain teknologiako okupazio tasa adierazgarria da baina goi teknologiako esportazioak oso baxuak dira.

Irakurri erreportajea. BERRIA, Egitura gehigarria, 21-24 orrialdeak.

Last updated 3 mins ago

Ikerketak: lan merkatua Baiona-Donostia
Gaindegia,

Ipar Euskal Herriko lan merkatuaren azterketa martxan jarri du Gaindegiak. Txostenak hainbat galdera erantzungo ditu: zein da egoera, zein da bertako gazteriaren lan ibilbidea, zeintzu dira enplegu politiken desberdintasunak...

Last updated 3 mins ago

Zergak ordaintzeko gida hegoaldekoentzat
Gaindegia,

Frantziako Ekonomia eta Ogasun Ministerioak frantzian zergak ordaintzeko sistema azaltzen duen gida kaleratu du bigarrenez. Hegoaldeko biztanleentzako oinarrizko dokumentua bihurtu da, desberdintasunak sistema batetik bestera nabariak direlako. Liburuxka Hendaia eta Donibane Lohitzuneko udaletxeetan eta Biarritz eta Baionako Ogasun bulegoetan eskura daiteke.

Iturria: www.eitb24.com.

Last updated 3 mins ago