Euskal Herria 47. postuan Europako erregioen autopista sarearen dentsitate ranking-ean
Gaindegia,

Administrazio mailan EAEk du autopista tramurik luzeena

Autopista sarearen dentsitatea Euskal Herriko lurzoruarekiko Europako bataz bestekoaren gainetik dago. Guztira 961,6 km autopista daude eta mila kilometroko azalerako, berriz, 45,97. Ondorioz, NUTS 2 mailako Europako erregioen ranking-ean Euskal Herria 47.

Last updated 3 mins ago

Koldo Saratxaga: "Egungo gizarteak bere errealitatean eragin behar du, eguneroko errealitatearen eragile aktibo izan behar du"

Koldo Saratxagak, k2k emocionando, elkarrizketa eskaini zion Euskal Herria: erronka sozio-ekonomikoak proiektuaren barruan. Bego Zubia kazetariak gidatutako elkarrizketa ekonomia eta gizarte alorreko hamaika gairen inguruan: jarduera ekonomikoa, azpiegiturak, menpekotasun energetikoa, enpresen antolakuntza eta eredu berriak, ikerketa eta garapena, unibertsitateak...

Asteko bataz besteko lanordu kopurua behera azken bi urtetan
Gaindegia,

EAEn egon da lanorduen gutxitze nagusiena 2009/2010 epean

Euskal Herriko lan astea orain bi urte baino murritzagoa da, 20 eta 30 minutu artean hain zuzen. EUROSTATek eskaintzen dituen azken bi urtetako datuen arabera joera beheranzkoa da. Azken hamarkadan aipatu joera errepikatzen da pare bat salbuespenekin 2003 eta 2008 urteetan. 2010ean, berriz, egindako lanordu kopurua gutxi murriztu zen 2009arekin alderatuz.

Last updated 3 mins ago

Euskal Herriko landunen %14,7k lanaldi laburtua du
Gaindegia,

Eskulan horren %83,1 emakumezkoa da

Euskal Herriko landunen %14,7ak lanaldi laburtua du 2010eko datuen arabera, hau da, astean 30 lan ordutara ez dira iristen. Landun guztiekiko lanaldi laburtua dutenen portzentajean hazkundea eman da aurreko urtearekiko 0,3 puntutan eta 0,5etan 2008arekiko.

Hazkundeak, ordea, ez du esan nahi lanpostuen sorrerarik eman denik, izan ere, 2007/10 urte artean mota honetako lanaldien murrizketa pairatu baita 9.600 lanpostu galtzeraino. Lanpostuen suntsiketa, ordea, proportzioan altuagoa izan zen epealdi horretan lanaldi osokoen artean.

Last updated 3 mins ago

Jesús Ugalde: “Jakiunde erakunde akademikoa da non ezagutza sustatzen den bere aldaera guztietan gizartean”

Katedradunak Etxenike Fisikaria ordezkatu du erakundearen presindentzian.

Ugalde irakasleak Gaindegiari eskainitako elkarrizketa batean Jakiunderen ia bost urteko ibilbideaz solasten du eta besteak beste, erakundearen ikerketa lerroak ondorengo lauotan laburbiltzen ditu:

  • krisiaren inguruko gogoeta (ekonomikoa, baloreetakoa, jarrerak, gizarte paradigmaren aldaketa...)
  • sormena
  • etika
  • eta politika zientifikoak

Jesús Ugalde: "Jakiunde erakunde akademikoa da non ezagutza sustatzen den bere aldaera guztietan gizartean"

Orain lau urte eta erdi Jakiunde erakundeak, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, ateak ireki zituela gizarteari begira. Bien bitartean, Jesús Ugalde Kimikan Katedradunak Etxenike Fisikaria ordezkatu du erakundearen presindentzian.