[ANÁLISIA] Atzerrira joatea: kontatzen ez digutena

Ez dago adostasunik zenbakietan. Kamisetak bezala, neurri guztietako zifrak daude, eta norberak ongien datorkiona aukeratu dezake: S, M, L, XL… Baina, atzerrira zenbat gazte joaten diren jakiten tematu beharrean, zergatik ez dugu aztertzen nola joaten diren? Alegia, zergatik alde egiten duten, zer baldintza ekonomikoetan joaten diren, zenbat oztopo gainditu behar dituzten, zer eragin duen hemen haiek hara joateak, zeintzuk diren gazte horien itxaropenak… eta desengainuak.

[IRITZIA] Zaurgarritasun ibilbideetan balantzaka

Nire ibilbide zientifikoak gure gizartean gabezia ekonomiko larriak bizi eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) jasotzen dutenak zertan diren eta errenta hau jasotzeak haiengan duen eragina aztertzera eraman nau. Iritzi hedatua da DBE jasotzeak erosokeria dakarrela hartzailearen aldetikNire ikerketak utzitako ondorioek, ordea, bestelakoa diote

[IRITZIA] Zerk huts egin du Fagorren?

Fagor Etxetresnak azken urteotan bizi duen egoera larriak eta bere etorkizun ezak bazterrak astintzen ditu. Bertan bere onenak eman dituzten lagun eta langileak nahiz hornitzaile dituzten euskal enpresa txikiak izan ditugu gogoan lehen unean. Segidan, Fagorren geroak egungo euskal ekoizpen sarearen etorkizuna izan dezakeen eraginaz gogoeta egiten hasi gara.

[AGENDA] Hitzaldi irekia Donostian, azaroaren 13an
Webgunearen arduraduna,

Gaindegia_hitzaldiaZARE_kartela Gaindegiak "Euskal Herriko enpresa demografia" ikerketaren emaitzak aurkezteko ekitaldia egingo du azaroaren 13an, asteazkena, Donostiako San Jeronimo k

Last updated 3 mins ago

[IRITZIA] Fagor electrodomésticos, el final de un ciclo

Joxerra Bustillo kazetariak Fagor Electrodomésticos-en egoerari buruzko gogoeta egin du Gaindegiako blog-erako idatzi duen artikuluan. Bertan Fagor-en itxierak izan ditzakeen ondorioen inguruan hausnarketa egiten du Bustillok, baita kooperatiben inguruko zenbait zertzelada eman ere. Artikulua irakurtzeko jo gaztelaniako blog-eko bertsiora edo klik egin hemen: irakurri iritzia