[ANALISIA] Ekitatez egindako elkarlana enpresetan, nazio erronka (Peio Egaña)
EKITATEZ EGINDAKO ELKARLANA ENPRESETAN, NAZIO ERRONKA
Peio Egaña Sarobe, kudeatzailea
Mundua bizkor aldatzen ari dela diogu. Aldaketa horietako bat enpresen antolaketan ari da gertatzen eta Euskal Herriak bere gizarteari ongi datorkion formula aurkitu behar duelakoan nago. Lanaren antolaketa eta gizarte ereduak elkar uztartzen dute. Nazio mailako erronka da. Oraindik lan handia dago egiteko (lege berriak, konponbide organizatiboak eta teknologikoak...) baina esan daiteke baditugula erreferentziazko esperientzia batzuk.