Argitalpenak

Enpresa demografiaren azterketa
Gaindegia,

Euskal Herriko enpresa demografiaren inguruko azterketa jasotzen du +i data 02 argitalpenak. Enpresa eta sozietate kopuruaz gain hauen banaketa jarduera adar, enplegu eta tamainaren araberako sailkapena barneratzen ditu agerkariak. Adituaren irakurketa Maria Jose Aranguren, Deustoko Unibertsitateko Irakasle eta Orkestrako Ikertzailearen eskutik.

Last updated 3 mins ago

Euskal diaspora aztertzen
Gaindegia,

Euskal diasporaren inguruko ikertzaileak eta gazteak bildu asmoz Euskal Herria mugaz gaindi mintegiak antolatu dira seigarrenez Arrasatzen. Urriaren 20tik 22ra bitartean iraungo du egitasmoak.

Last updated 3 mins ago

Ura Euskal Herrian
Gaindegia,

Euskal Herriko laborantzaren ezagutzaren aldeko egitasmoan, 2009ko LURRAMA erakustazokan bizi kalitatearentzat oinarrizkoa den elementuaren inguruan eztabaidatuko dute aurten, ura. Erakustazokak urriaren 30ean irekiko ditu ateak azaroaren 1a arte.

Last updated 3 mins ago

Igarobideen saturazioa mugaz gaindiko mugikortasunaren arazo
Gaindegia,

Pirinio Atlantikoko igarobideak pairatzen duen saturazioak mugaz gaindiko eskualdeen garapen ekonomikoan eragiten du. Bestetik, bidaiarien garraioa dela eta zerbitzu publikoak hobetu beharra azpimarratu dute KES eta CESR kontseilu ekonomiko eta sozialek elkarrekin egindako bi txostenetan. Irakurria albistea KESeko web orrian.

Last updated 3 mins ago