Skip to main content

ekonomia

Inportazioak Euskal Herrian

Euskal Herriko merkataritza fluxuen saldoa positiboa da: esportazioek gehiago balio dute inportazioek baino. Izan ere, euskal industriek ekoizten eta atzerriratzen dituzten ondasunek balio erantsi handia dute, oso produktu espezifikoak diren aldetik. Baina inportazioetara itzuliz, Europako ia herrialde industrial orok duen gabezia berbera dugu: energia urria bezain ezinbestekoa da gurean.

Esportazioak Euskal Herrian

Esportazio jardueretan mendetako esperientzia dute euskal enpresek. Gure kokapen geografikoak eta aktibitateak (ez dugu natur baliabide apartekorik) urruneko lurraldeetara eraman izan gaituzte salgaiak hartuta. Industria eraldatzailearen alorrean, atzerrira jotzeko tradizioa luzea da gurean, baina azken bi hamarkadetan esportazioak oro har hazi dira nabarmen.

Emakumeen egoera sozioekonomikoa Euskal Herrian

Euskal Herrian ere emakumeen baldintza sozioekonomikoak eskasagoak dira gizonezkoenak baino. Hala gertatzen da, oraindik ere, Europako herrialde gehienetan; baina garrantzitsua da guk gure herriari erreparatzea, egitura auzia den aldetik, desberdintasun horiek non eta nola gertatzen diren ikusi eta zuzentzeko. Gaindegiak, martxoaren 8aren testuinguruan, Euskal Herriko zenbait datu eskaini nahi izan ditu  emakumeen egoera sozioekonomikoa zertan den ezagutzen laguntzeko.

Ipar Euskal Herriko ekonomia eta gizartea udal hauteskundeen inguruan

Hurrengo sei urteetan haien udal ordezkariak zeintzuk izango diren erabaki berri dute ipar euskal herritarrek, martxoaren 23an eta 30ean egindako hauteskundeetan. Herri batzuetan betiko joera hartu du bozkak, beste batzuetan aldaketa aipagarriak gertatu dira. Horiek ulertzeko bere ekonomia eta gizartearen ezaugarriak ezagutu behar dira.

Argitalpen honetan, Ipar Euskal Herriko hauteskunde emaitzen alderdi soziologikoa ulertzen lagun dezaketen argibide batzuk eskaini nahi dizkizu Gaindegiak. 

Landa, mendia eta Pirinioen problematika

Euskal Herriko azaleraren %7,55 (1.579,83 km2) urbanoa dela esan daiteke, eta gainerako %92,45 (19.345 km2) landa eremua, ezaugarri orografiko eta geografikoei erreparatuz gero.

Landa eremuaren baitan, nekazaritza garatzeko zailtasunak dituen eremua ale¬gia, “mendialdea”, 10.253 km2koa da, Europako Batasunak adierazitako irizpi¬deen arabera (ikus mapa). Mendialdeko orografia duten euskal eskualdeetan, mendi eta kale hartuta, 1.098.627 biztanle bizi dira, Euskal Herriko biztanleria osoaren %35,1.

Txosten honetan mendialde horietako errealitatera hurbildu nahi izan dugu.

Euskal Herriak: Erronka sozio-ekonomikoak

Liburu honek izen handiko 13 pertsonaren iritziak biltzen ditu, guztiak ere hemen eta munduan gertatzen denaren jakitun direnak. Iritziak galderen bidez bildu dira, eta galderen helburua izan da Euskal Herriak alor ekonomiko eta sozialean dituen erronkak azaltzea.

Liburu hau irakurtzea merezi du, benetan, ez baita batere ohikoa hain ibilbide ezberdineko jendea biltzea elkarrizketa-liburu batean eta elkarrizketa horien haria hain originala izatea.