Albisteak

Udalbizi Jardunaldia, maiatzaren 4an Oñatin

UDALBIZI egitasmoak tokiko iraunkortasunaren euskal ereduaz jardunaldia egingo du maiatzaren 4an Oñatin

UDALBIZI proiektuaren  oinarrian kezka bat dago: Euskal Herriak lurralde mailako inertzia handiak bizi ditu, bere baitako komunitate lokal ugariren iraunkortasuna auzitan jartzen dutenak, udalerri txikiena eta iragan industriala izan duten horiena batez ere.

Tokian tokiko eragileak gogotik saiatzen diren arren, lurraldea desorekatzen duten prozesu ugari dago abian, eta hainbat arlotan adierazleak ezin larriagoak dira.

BIZTANLERIAREN PROSPEKTIBA. EUSKAL HERRIA, 2017/2030.

50.000 biztanle galdu ditzake Euskal Herriak 2030 bitartean

2030 urtea ortzemugan Euskal Herriak biztanleak galdu ditzake. Hala dio behintzat INEk Hego Euskal Herrirako egiten duen prospektiba demografiko berrituak. Ipar Euskal Herrirako GAINDEGIAk egindako prospektibaren arabera, ordea, aurreikustekoa da biztanleria bolumena handitzen jarraitzea, nabarmenki Lapurdin.

Feminizazio maila

Martxoaren 8an 1.609.809 emakume greba eta mobilizazioetara deituta Euskal Herrian

Datorren Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, 1.609.810 emakume greba eta mobilizazioetan parte hartzera deituta daude Euskal Herrian. Horietatik, 606.800 lan merkatuan lanean ari dira, eta beste 276.750, formalki inaktibitate egoeran daude, lan egoerari buruzko estatistika ofizialen arabera (INE eta INSEE). Egungo ekonomia eta ondasun sorreraren kontzeptualizazioan lan merkatuaren eta etxeko lan eta zaintzen gaineko dikotomiak sakonki erroturik jarraitzen du.

Euskal Herriko mapa sortak doan alojamenduetarako (egin eskaria!)

Urtarrilaren 15etik 28ra artean, hala eskatzen duten alojamendurako establezimenduek Euskal Herriko mapa turistiko sortak eskuratu ahal izango dituzte, doan. Horiek eskuratzeko baldintza bakarra bidalketa kostuak norbere gain hartzea da. Horrekin, atzerriko bisitariari Euskal Herri osoa begien aurrean jartzen dion baliabide turistiko bakarra ahalik eta leku gehienetara zabaldu nahi du Gaindegiak. Interesa duenak, idatzi dezala eskaria eginez gaindegia@gaindegia.eus postara.