Skip to main content

Euskal Herria Eskualdeka

Sar hitza

Eguneroko lanak ematen die/digu herriei eta pertsonoi bizimodua eta elkarbizitza garatzeko beharrezko aberastasuna. Herri bakoitzak urtetako ahaleginaren bidez bere komunitatea hezurmamitu du. Era horretan egin zuten gure arbasoek ñabardurez betetako Euskal Herri hau.

Euskal Herriko eskualde bakoitza bere orografia, bere herritarren ahalegin eta kanpoko eragileen eraginaren (asko tokiko aberastasunaren bizkar gizen nahi izan dutenak) ondorioz eratutako unibertso txiki baten modukoa da. Eskualdeak, beraz, errealitate bakar eta berezia dira. Eskualdeak egunerako bizimoduaren mikrokosmosa direla esan daiteke, Euskal Herria izeneko unibertso zabalago baten baitan kokatuta daudenak.

Euskal Herria eskualdeka

Ipar Hegoa fundazioa