Skip to main content

Elikagaiak ekoizteko gaitasuna eta kontsumoa Errigoitin

Hirigintza Plan Orokorren moduko eragiketek (HAPO) biotopo eta gainerako natura berezitasunak betikotzeko ahalegina egiten duten moduan, udalerriek landa-lurra betikotzeko ahalegina egin beharko lukete. Baina elikagaien ekoizpenera bideratutako lurrari eskaintzen zaion arreta eskasa da.

Horregatik, honako azterlana ahalegin esperimental jakin baten emaitza da. Galdera bati erantzuna bilatzeko xedea du: zein da udalerri bakoitzaren gaitasuna elikagaiak sortzeari dagokionez? Helburu horrekin udalerriko dimentsio sozioekonomiko nagusiak (eskaria eta sektorearen desmartxa) eta lurraren ezaugarriak (berez dituen ezaugarriak eta gaur egun ematen zaion erabilera) biltzen ditu.

Lan esperimental honek hainbat erakunderen babesa jaso du, horien artean, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziarena (proiektuaren erreferentzia zenbakia: PRO2017k3/0003), Bizkaiko Foru Aldundiarena eta Mundubat Fundazioarena. Halaber, eskertzekoa da proiektua gauzatu ahal izateko Elorrio, Errigoiti, Karrantza eta Larrabetzuko udalek emandako erraztasunak.

Errigoitiko azterlanaren txostena (euskaraz zein gazteleraz) eta bertako landa lurrari buruzko datu base espaziala deskargarako bisore azpian.

Hurrengo bisorean elikagaiak ekoizteko lursailen egokitasuna ikusi daiteke.


Ikusi mapa handiagoa

Etiketa orokorrak